Margoketa faxista bat agertu da Deustuibarran

prestaldizkaria 2017ko urt. 31a, 07:31

Auzokideek atzo ikusi zuten "Heil Hitler" idatzita Deustuibarrako horma batean eta hizkien ondoan svastika itxurako irudi bat.

Deustualdean hainbat aldiz agertu dira mezu faxistak hormetan idatzita. Oraingo honetan Deustuibarran izan da. Atzo eman zuten auzokideek itsasadar ondoko horma batean Adolf Hilter diktadorea goresten duen margoketa baten berri. Pintadaren ondoan svastika itxurako irudi bat ageri da.

EH Bildu taldea izan da margoketa faxista salatzen lehena. "Kezka" agertu du koalizioak eta "onartezintzat" jo du "eskuin mutur faxistak hiriko zonalde batzuetan duen inpunitatea". 

 

[2015-02-19] Margoketa eta paskin faxistak salatu dituzte Olabeagan

[2015/01/02] Panfleto nazi-faxistak agertu dira Indautxuko kaleetan

[2014/12/26] Esbastikak eta Josue Estebanezen aldeko mezuak bigarrenez agertu dira Deustun

[2014/12/10] Ikur naziek eta Josue Estebanezen askatasuna exijitzeko pintadek bete dute Deustu

[2014/09/30] Margoketa nazi-faxistak egin dituzte Basurtun

[2014/06/18] Elkarretaratzea deitu dute eraso faxista jasan zuen gaztea babesteko

[2014/06/17] Zurbaranbarrin eraso faxista jasan zuen gazteak salaketa jarri du

[2014/03/18] Faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako aldarria kalera aterako dute larunbatean

[2014/03/11] Faxismo eta arrazakeriaren aurkako eguna, manifestazioa

[2014/03/11] Faxismoari aurre egiteko plataforma berria jarri dute martxan

[2014/11/03] Jarrera eta adierazpen nazi-faxistak salatu dituzte