Yolanda Gonzalezi omenaldia egingo diote Deustuibarran bere hilketaren 37. urtemugan

prestaldizkaria 2017ko ots. 1a, 09:24

Igandean, otsailaren 5ean, Deustuko Erriberan omenaldia egingo diote urtero legez Yolanda Gonzalez Martin Deustuibarrako auzokideari bere senide, lagun eta bizilagunek.  

Yolanda Gonzalez Martinen hilketaren 37. urtemugan ekitaldia antolatu dute Euskalduna Zubia Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko auzo elkarteak eta Bekoerri kultur elkarteak.

Hitzordua igandean izango da, otsailak 5, 13:30ean, Yolanda Gonzalez izeneko plazatxoan. Auzotarren ekimenez duela bi urte eman zion Bilboko Udalak Yolanda Gonzalez izena plazatxoari. Handik gertu jaio eta bizi izan zen Gonzalez Madrilera ikastera joan zen arte. 

1980ko otsailaren 1ean Madrilen hil zuten Yolanda, ikasle zela, 19 urte zituela. Batallon Vasco Españolek erail zuen bi tiroz ETAko kidea zelakoan. Yolanda ez zen ETAkidea, PST alderdiko militante gaztea zen. Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari  43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten arren, 14 baino ez zituen kartzelan igaro. 

Bide luzea auzoan

Bide luzea egin behar izan dute auzokideek plazatxoari Yolandaren izena ofizialki jarri ahal izateko. Hasteko, auzoan sinadura bilketa bat egin zuten Yolandaren senideekin batera, eta jasotako 333 sinadurekin, 2014ko urriaren 15ean eskaera zuzendu zioten Bilboko alkateari. Auzokideen asmoa Yolandaren erailketaren 35. Urtemugarako Udalaren baiezkoa lortzea, nahiz eta tamalez, ezinezkoa izan.

Denbora luzea pasatu zen, eta 2015eko abenduan, eskaera berriro luzatzea erabaki zuten, eta 2016ko urtarrilean, nolabaiteko erantzuna behartu nahian, proposamena Udalbatzarrera eramatea erabaki zuten gaztearen auzokideek. Bertan, bai alderdi politikoek bai alkateak aho batez onartu zuten eskaera. Otsailaren 26an inauguratu zuen Udalak ofizialki plazatxoa bere izen berriarekin. Egun batzutara auzotarrek plazatxoaren inaugurazio herrikoia burutu zuten. 

 

@YGnzalez

[2016-03-15] Yolanda Gonzalez plazatxoaren inaugurazio herrikoia larunbatean

[2016-02-25] Yolanda Gonzalez Erriberan... betiko!

[2016-02-01] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuibarrako plazatxoan

[2016-01-27] Yolanda Gonzalez oroituko dute Deustuibarran bere hilketaren 36. urteurrenean

[2016-01-21] Yolanda Gonzalez ofizialki sartuko du Udalak Bilboko kale-izendegian

[2015/06/05] Yolanda Gonzalezen izena eman diote Madrileko lorategi bati 

[2015/02/02] Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean

[2014/10/15] Asier Gonzalez: "Madrilen egin badute, zergatik Bilbon ez diote Yolandaren izena plaza bati jarriko"

[2014/10/13] Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean

[2014/10/13] Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia

[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak

[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun

[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun

[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun

[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen

[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako

[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari

[2013/03/04] Yolanda Gonzalezen omenezko muralaren ezabaketa memoriarekiko begirune eza dela salatu du Bilduk

[2013/02/28] Hellinekin harremanak eteteko eskatu diote Barne Ministroari Yolanda Gonzalezen gertukoek

[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira

[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari

[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean

[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan