Gaur hasi eta bi astez Deustu jai giroan murgilduko da

uriola.eus 2017ko mar. 17a, 11:10

Berbaizuk botako duen pregoiarekin eta ondorengo txupinarekin abiatuko dira gaur, Deustuko jaiak. Auzoa gogotsu dago eta gaurtik hilaren 26ra bitartean, ez dira faltako adin guztiei zuzendutako ekintzak eta jai giroa.

20:00etan da gaurko hitzordu nagusia. Konpartsak eta kuadrilak Done Petrin batuko dira Berbaizuren pregoia entzuteko irrikitan eta ondoren, txupinazoa bota eta kalejiran txosnetarako bidea hartuko dute. Momentu berezia izaten da hau deustuarrentzat, jaiak hasi diren seinale.

Txosnagunera iristean, luntx herrikoia eta txosnen irekieraren unea izango da. 21:00etan Undercover taldeak kontzertua eskainiko du Txindoki tabernan (Blas de Otero, 7); ordu berean Edu Basterra musikaria entzuteko aukera egongo da Madariaga 33 tabernan; eta 21:30ean, Moonshine Whiskey taldearen txanda izango da Irish Stone tabernan (Madariaga etorbidea, 9).

Egunarekin bukatzeko, 22:00etan, txosnaguneko karpan Ziribullo eta Siroka taldeen esku egongo da gaua girotzeko ardura.

Larunbat eta igandeko egitaraua

Martxoak 18, larunbata

- 10:00. Deustuko VI. Mendi Martxa. Done Petri plazako kioskotik abiatuko da.

- 11:00. Diana eta Txupina Done Petrin Deustuko gaiteroekin.

- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan.

- 11:00. Athleticen Pin, Egutegi eta Sarreren Bildumazaleen XI. Bilkura Bar Niza Barrian (Blas de Otero, 28). Heltzen diren lehen bildumazaleei, ekitaldiaren txapa zenbakitu bat oparituko zaie.

- 11:00. - 20:00. Merkatu solidarioa eta kareta tailerra Done Petrin APA Felinos Bilbaoren eskutik.

- 11:30 - 14:30. Haurrentzako tailerrak eta jolasak Done Petri plazan Kids & Us-en eskutik.

- 12:00. Euskal Dantzen ekitaldia Done Petrin Mikeldi Dantza Taldeari esker.

- 13:00. Oswaldo Mariachiaren kontzertua Deustu Biziriken eskutik Otero 9 Etxea tabernan (Blas de Otero, 7).

- 13:00. Berbaizu Kantugintza, Deustoarrak, Euskotarrak eta Izaera Koroa abestera aterako dira ; bakoitza Deustuko txoko batean kantuan ibiliko da.

-14:00. Koro guztiak Done Petri plazan bilduko dira eta elkarrekin kanta batzuk abestuko dituzte.

- 12:00. Txapelketa gastronomikoan izen ematea. Arrozaz egindako platerak sukaldatzeko unea. mahaiak eta aulkiak eskuragarri egongo dira, gainontzekoa parte hartzaileek eraman beharko dute.

- 15:00. Arrozarekin egindako plateren aurkezpena, sari banaketa eta bazkari herrikoia.

- 14:00. Deustuko skateparkean ospatuko den festari hasiera emango diote. Gaua heldu arte irristatze saioa, kontzertuak eta barbakoa egongo dira.

- 14:00-21:00. Deustuko Elizatea Beteranoen Eskubaloi Nazioarteko XII. Txapelketa-Erakustaldia udal polikiroldegian.

- 17:00. Konpartsen eta kuadrilen arteko herri olinpiadak Iharra frontoian.

- 18:00-20:00. Umeentzako Futbito Txapelketa Deustuko Ikastetxean Peña Baiona Beñaten eskutik. Talde-sailkapenerako kanporaketak.

- 18:30. Irrien Lagunak txosnaguneko karpan.

- 19:00. Kun Kun batukada Deustuko kaleetann barrena.

- 19:30. Suzko zezena Botika Zahar parkean.

- 19:30. Bertsio Gaua Gazte Lokalean.

- 20:00. Deustuko Emakumeen Aurreskuaren entsaio orokorra Done Petri Plazan.

- 20:30. Erromeria Done Petrin.

- 21:00. Periren kontzertua Baiona tabernan (Luzarra, 6)

- 21:30. Moonshine Whiskey taldea Irish Stones tabernan (Madariaga etorbidea, 9).

- 22:30. Lee Junior Guitar Show Ganbara tabernan (Madariaga etorbidea, 1).

- 22:00. Izerdi Gorriak taldearen kontzertua txosnaguneko karpan.

Martxoak 19, igandea

- 11:00. Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan.

- 11:00. Emakumezkoen eta gizonezkoen estropadak itsasadarrean Deustuko Arraun Taldearen eskutik. 

- 12:00. Eskubaloi taldearen harrobiaren erakustaldi partidua eta jolasak umeentzako Deustuko Eskubaloi Taldearen eskutik.

- 12:00. San Felizisimotik abiatuta, deustuarren kalejira alaia Deustuko Udal Korporazioarekin.

- 13:00. Deustuko emakumeen aurreskua.

- 15:00. Bildots jana Done Petri plazanSan Jose Eguna ospatzeko. 

- 17:00. Deustuko pilota txapelketaren final handia.

- 18:00. Lehen aldiz Deustun, emakumeen arteko amateur partida.

- 18:00-20:00. Umeentzako Futbito Txapelketa Peña Baiona Beñaten eskutik. Finalerdiak.

 

Eskuratu hemen egitaraua osotasunean.

 

[2017-03-07] Done Petri parkean ere jai gunea izango da aurten

[2017-02-28] ZENetik Front Offera