Trenbidearen lurperatzea eta inguruaren berrurbanizazioa "urgentea" direla salatu zuten Irala eta Errekaldeko kaleetan auzotarrek atzoko manifestazioan. Bi auzoetan obrak luzatzen ari direla eta, hiru eta hamar urte hurrenez hurren, udal hauteskundeen hurbiltasuna baliatuz, Bilboko Udalari zuzendutako mezua izan zen martxaren buruan, pankartan, zabaldu zutena: "Hiru urtez Udala ausente. Pazientziak muga dauka. Obren amaiera beherala".
Auzotarrek ez dute onartzen "bigarren mailako auzorik", eta erantzunak eskatu dituzte.
Auzotarrek ez ezik manifestazioan alderdi politikoetako kideek ere parte hartu zuten, besteak beste, EH Bildu eta Udalberriko ordezkariek.