Errekalden lokal bat okupatu eta borroka feministarako emakumeen espazioa sortu dute

uriola.eus 2015ko uzt. 8a, 09:45
Argazkiak: Topatu.info

Joan den asteburuan okupatu du emakume talde batek, "bollera, trans eta feministak" esaten diote euren buruari, Entrecanales medikuaren kaleko 4. zenbakian dagoen espazio huts bat "desira eta behar komunei erantzuteko".

"Ezinbestekotzat" jotzen du taldeak "inolako zapalkuntzan oinarritutako topagunea sortzea" eta horregatik, pentsamendu kolektiboa ardatz, borroka eta bizi espazio ez partriarkala sortu nahi du bertan, emakumeentzat soilik izango den espazioa, "ez-mistoa". "Bilbon ez dago borroka feminista garatzeko espazio autogestionatu eta autonomorik", azaldu dute. "Gainera, espazio honetatik kalera eramango ditugu gure ahots eta ekintzak, borroka hori kalean dagoelako".

Hurrengo egunetan taldearen lehentasunak izango dira berjabetza lantzea, sare feminista ehuntzea eta zaintza eta babesa berreraikitzea. "Etxe hau, bertako pertsonak subjektu politiko bilakatzeko espazioa izateaz gain, auzoko eta inguruetako emakumeak feminismoaren bueltan biltzeko tresna izatea nahi dugu".

Auzolanean lokala txukuntzeko lehen hitzordua jarri dute dagoeneko: uztailak 11 larunbata, 10:00etatik aurrera.