Bost edukiontzi erre dituzte goizaldean Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Bi sute izan dira eta guztira bost edukiontzi kiskali dituzte. Suak kalteak eragin ditu edukiontzien ondoko kafetegi bateko beiretan. 

Kaskamartxa abiatuko da arratsaldean San Nikolasetik Zornotzara

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Kaskamartxa abiatuko da arratsaldean San Nikolasetik Zornotzara

Sugarren dantzan independentziara lelopean, Gazte Akelarrean, Zornotzatik Igorrera egingo den martxa txiki geratu zaigu Bilboko gazte errebeldeoi. "Hain gutxi ibili behar da?" pentsatu dugu askok. Horregatik, gaurtik biharrera, apirilaren 12tik 13ra Kaskamartxa antolatu dugu Bilbotik Larrabetzura eta Larrabetzutik Zornotzara.

Maialen Iturrizaga: “Bizitza osasuntsuaren inguruan hausnartzea gurea moduko hiri batean derrigorra da”

  Jendartea  Santutxu

Maialen Iturrizaga: “Bizitza osasuntsuaren inguruan hausnartzea gurea moduko hiri batean derrigorra da”

Jakin-minaren ondorioz sartu zen xaboi eta sendabelarren munduan Maialen. Sorgintasuna marka sortzeraino. Berehalako osasun konponbideak nahi dituztenei pazientzia eskatzen die eta denbora hartu eta lasaitzeko gomendatzen die. Adibidez, mendira joanez eta landareak eta loreak bilduz. Tailerretan, xaboi eta sendabelarrak prestatzen irakasten du, autogestioaren aldeko mezua zabalduz. 

Atontze lanak eta egitarau propioa tartekatuko dituzte San Inazioko Auzo Etxean

  Jendartea  Deustualdea

Atontze lanak eta egitarau propioa tartekatuko dituzte San Inazioko Auzo Etxean

Astea bete du San Inazion berreskuratutako espazioak eta jadanik egitarau propioa aurrera ateratzeko lanetan dabiltza bertako kideak. Joan den larunbateko aurkezpen bazkaria egin ostean, gaur zine emanaldia egingo dute 21:00etan.

Konfort eremutik irteteko gogotsu

  Jendartea  Santutxu

Konfort eremutik irteteko gogotsu

“Denok bezala”, txikitan hasi zen marrazten Joanes Garmendia. “Beharrizana era naturalean etortzen da kasu geihenetan”, dio. Gaztetan, trebetasun pixka bat hartu zuenean, marrazki konplexuagoak egiteaz asko disfrutatzen zuen, eta “serioago” marrazten Arte Ederrak ikastean hasi zen. Bere lan geihenak diseinu grafikoaren arloan egiten ditu, eta batez ere kartelgintzan. 

Ikusmin handia, bidaiari andana, kexa gogorrak eta hainbat eskaera

  Jendartea  Bilbo

Ikusmin handia, bidaiari andana, kexa gogorrak eta hainbat eskaera

Luzaroan esperotako unea iritsi zen joan den larunbatean. Bilbo iparraldeko goi auzoetako herritarrek metro eta tren sarearekin lotuko dituen zerbitzua inauguratu zuten. Ospakizuna, kexa eta eskakizunekin nahastu zen. 

Saretu, babestu, indartu

  Jendartea  Bilbo

URIOLA.eus proiektua, Bilbon euskara sustatu eta Bilboko euskaldunen beharrei erantzuna emateko asmoz sortutako proiektua da. Zuk ere proiektu honi babesa eman nahi baldin badiozu, harpidedun egiteko aukera daukazu. Horrela, auzolanean sortzen ari garen plataforma egonkortzen lagunduko diguzu. Ekarpen txikiekin proiektuak handi egin daitezkeelako.

Gentrifikazioa, Bilboko alde zaharrera heltzen ari den mehatxua

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Inbertsio taldeak Bilboko alde zaharreko pisuak erosteko iragarkiak jartzen hasi dira. Egun, Bilboko Udalak alokairu turistikora bideratutako 179 etxe ditu erregistratuta, baina astean dozena bat kontsulta jasotzen ditu horri buruz.

Cabacasen "hilketaren arduradun guztien" epaiketa exijituko dute

  Jendartea  Bilbo

Cabacasen "hilketaren arduradun guztien" epaiketa exijituko dute

Iñigo Gogoan Herri Ekimeneko kideek argiro azaldu dute Iñigoren "hilketaren arduradun guztien epaiketa nahi dugula", eta ez soilik hiru ertzainena. Gaur, iaz egin bezala, Justizia Jauregia inguratzeko deia zabaldu dute herritarren artean. Bihar, larunbata, urteroko omenaldia antolatu dute Cabacasen senide eta lagunek Kirruli plazan, Iñigok Ertzaintzaren pilotakada jaso zuen lekuan.

Lehergailuak kargatzen laguntzeari uko egin zion suhiltzailearen aldeko babesak ez du etenik

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Saudi Arabia helmuga zuen lehergailuz betetako itsasontzi bat prestatzen laguntzeari uko egin zion Bilboko suhiltzaile batek martxoan. Orain, Bizkaiko Foru Aldundiak lau urte arteko kargugabetzea ezarri nahi dio. Interneten zabaldu den babes kanpainak 70.000 sinadura lortu ditu hiru egunetan.

Izarbeltz ateneoaren alde martxa zaratatsua egingo dute herritarrek

  Jendartea  Bilbo

Izarbeltz ateneoaren alde martxa zaratatsua egingo dute herritarrek

Hilabete betetzen da gaur Ertzaintzak Izarbeltzeko atea zigilatu zuenetik. Ateneoko kideek Udalak Izarbeltz bezalako espazioen aurkako "gurutzada isila" martxan duela salatu dute, "hiri bakar baten homogeneotasun tristea inposatzeko". Ondorioz, 19:00etan, manifestazio zaratatsua abiatuko da Etxebarrieta Anaien plazatik.

Etorkizuneko Atxuriko geltokiaren gainean auzotarrek dituzten desioak plazaratzeko ekimena

  Jendartea  Bilbo

Etorkizuneko Atxuriko geltokiaren gainean auzotarrek dituzten desioak plazaratzeko ekimena

Epe motzean Durango, Donostia eta Bermeoko trenak ez dira gehiago Atxuriko geltoki historikora helduko, metroaren 3. linearen irekiera dela eta. Bilboko auzo honek etorkizunean izango duen itzelezko aldaketaren aurrekari bat da berau, eta auzoaren motore eta identitate seinu bat itzaliko ditu. Hori dela-eta, gaur, 17:30ean Atxuriko tren geltokian mannequin challenge (giza estatuak) ekintza antolatu dute auzotarrek.

Cabacas kasuan argitaragabeko informazioa zabaldu du Estado de Excepcion saioak

  Jendartea  Bilbo

Atzo, apirilak 5, Iñigo Cabacas Lizerandu larriki zauritu zuteneko bostgarren urteurrena bete zen. Hori zela eta, atzorako, Iñigoren heriotzari buruzko ikus entzunezko saio berezi bat prestatzea erabaki genuen EdEn.

Jokin Alberdi: “Iraganeko eta gaurko ‘Gernika’ guztien omenez bi egun antolatu ditugu”

  Jendartea  Bilbo

Jokin Alberdi: “Iraganeko eta gaurko ‘Gernika’ guztien omenez bi egun antolatu ditugu”

Une honetan, “inoiz baino gehiago, behar-beharrezkoa da” Gernikan gertatutakoaren “memoriari bizirik eustea” eta gaur egun milioika pertsona ihes egitera behartzen dituzten “beste ‘Gernika’ horietan gertatzen dena geldiaraztea” Ongi Etorri Errufuxiatuak Bizkaia plataformako kide Jokin Alberdiren esanetan. 

Euskal Herriko Itzuliak eta Korrikak trafiko arazoak eragingo dituzte Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Euskal Herriko Itzuliak eta Korrikak trafiko arazoak eragingo dituzte Bilbon

Apirilaren 6ko arratsaldean Itzuliaren 57. edizioa eta 20. Korrika helduko dira Bilbora. Hori dela eta Udalak zirkulazio-aldaketa handiak iragarri ditu 15:00etatik 21:30etara bitartean.

Gizon bat atxilotu dute Bilbo Zaharrean bere bikotekidea kolpatzeagatik

  Jendartea  Alde Zaharra

Gizon bat atxilotu dute Bilbo Zaharrean bere bikotekidea kolpatzeagatik

Atzoko 20:30ak aldera, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen San Antoneko zubiaren azpian bere ustezko bikotekidea erasotzea leporatuta.

Bost urteren ondoren justiziaren aldarriak kalean dirau

  Jendartea  Bilbo

Bost urteren ondoren justiziaren aldarriak kalean dirau

Bost urte betetzen dira gaur Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas Athleticzale gaztea larri zauritu zuela. Lau egun geroago, 2012ko apirilaren 9an, hil zen Iñigo. Gertakari horren bosgarren urtemugan lortu du sendiak ahozko epaiketarekin hastea. Egun hauetan urteroko omenaldiak jasoko dituzte Iñigo Cabacasek, bere gurasoek eta lagunek.

'Pasaiako badia' dokumental proiektua eta erakusketa aurkeztuko dituzte Hika Ateneoan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Pasaiako sarraskiaren inguruko dokumentalaren nondik norakoak azalduko dituzte gaur Hika Ateneoan Yuri Agirre eta Erik Aznalek 19:00etan. Era berean, gaur inauguratuko dute Hika Ateneoko gela txikian Pasaiako Badia izeneko erakusketa. 

32 zuhaitz landatuko dituzte Bilbao Arenaren ondoko ezpondetan

  Jendartea  Bilbo

32 zuhaitz landatuko dituzte Bilbao Arenaren ondoko ezpondetan

Udalak espezie desberdinetako 32 zuhaitz landatuko ditu Miribillan, Bilbao Arenaren ondoko ezpondetan. Batzuk hosto iraunkorrekoak dira –quercus ilex edo arteak– eta beste batzuk loraketa nabarikoak, hala nola prunus serrulata kanzan edo gereziondo japoniarrak.

Hiru ertzain epaituko dituzte Iñigo Cabacasen heriotzaren auziaren baitan

  Jendartea  Bilbo

Hiru ertzain epaituko dituzte Iñigo Cabacasen heriotzaren auziaren baitan

Ahozko epaiketa egiteko autoa kaleratu du gaur epaileak, instrukzio aldiari amaiera emanez. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egitea egotzi die 2012ko apirilaren 5ean Cabacasen heriotza eragin zuen operatiboko hiru furgonetetako arduradunei. Igandean 5 urte beteko dira Iñigo Cabacas Athleticzale gazte hil zenetik; aurten ere, bere senide eta lagunek, Iñigo Gogoan Herri Ekimenarekin elkarlanean omenaldia eskainiko diote Maria Diaz Harokoaren kalezuloan, zauritu zuten leku berean eta Justizia Jauregia inguratzeko deialdia ere zabaldu dute.