Yolanda Gonzalezi omenaldia egingo diote Deustuibarran bere hilketaren 37. urtemugan

  Jendartea  Deustualdea

Yolanda Gonzalezi omenaldia egingo diote Deustuibarran bere hilketaren 37. urtemugan

Igandean, otsailaren 5ean, Deustuko Erriberan omenaldia egingo diote urtero legez Yolanda Gonzalez Martin Deustuibarrako auzokideari bere senide, lagun eta bizilagunek.  

Umeen autonomia areagotzeko eskola-bideak inplementatzeko gida banatuko dute Bilboko ikastetxe guztietan

  Jendartea  Bilbo

Umeen autonomia areagotzeko eskola-bideak inplementatzeko gida banatuko dute Bilboko ikastetxe guztietan

Gaur goizean, Eskola Bideen Proiektua abiarazteko gida aurkeztu du Udalak. Programa hori umeen autonomia areagotzeko da ikastetxeetara oinez edo bizikletaz egin ohi dituzten joan-etorrietan eta euren mugikortasun autonomoa sustatzeko inguru atsegin eta jasangarrian. Beraz, umeek hobeto ezagutuko dituzte auzoak eta orientaziorako ahalmena landuko dute, arrisku egoerak bereizten ikasi ahala.

Aurreikuspenak gainditu dituen urteurrena

  Jendartea  Alde Zaharra

Aurreikuspenak gainditu dituen urteurrena

Bukatu dira 7Katu gaztetxearen 10. urteurreneko ospakizunak. "Oso, oso pozik" daude gaztetxeko lagunak jendearen erantzunarekin. Aurreikuspenak gainditzeraino. 

Hilabetez luzatu dute Aurrerago! proiektuko foroan parte hartzeko epea

  Jendartea  Bilbo

Hilabetez luzatu dute Aurrerago! proiektuko foroan parte hartzeko epea

Ahalik eta iritzi eta iradokizun gehien jasotzeko, martxoaren 5era arte luzatu dute Bilboko Hiri Plangintzarako Plan Orokorreko proposamenei buruzko foroan iritzia emateko epea.

Kalera irten gara, Garoña betirako itxi dezaten eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Kalera irten gara, Garoña betirako itxi dezaten eskatzeko

Garoñaren Kontrako Foroak elkarretaratzeak egin ditu, gaur, Bilbon eta Gasteizen. Foroa osatzen duten eragileen artean dago LAB, eta, beste zenbait eragilerekin batera, beste energia eredu bat posible dela nabarmendu dugu, zentral nuklearra betirako ixtea lehentasun bat izan behar duela aldarrikatu ere.

7Katu: bizi eredu alternatiboak eraikitzeko eskola

  Jendartea  Alde Zaharra

Lehen aldiz espazioa okupatu zenetik hamar urte pasa direnean, "mila gauza" gertatu dira Solokoetxeko eskaileretako gaztetxean. Jendea aldatuz joan da, Bilbo aldatuz joan da, baita Alde Zaharra ere. Berdin mantendu dena "gaztetxearen esentzia" izan da. 

Garoñaren behin betiko itxiera eskatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

  Jendartea  Bilbo

Garoñaren behin betiko itxiera eskatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Santa Maria de Garoña zentral nuklearraren "behin betiko itxiera eta eraistea" eskatzeko elkarretaratzea deitu du gaur, osteguna, hainbat erakundek osatzen duten Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroak.

Emakume bat hil da Deustuan garbiketa ibilgailu batek harrapatuta

  Jendartea  Deustualdea

Emakume bat hil da Deustuan garbiketa ibilgailu batek harrapatuta

Goizeko 10:00ak aldera izan da ezbeharra Deustuko Done Petri plazan, frontoiaren aldean. Bilbao Garbiko ibilgailu batek 67 urteko emakume bat harrapatu du eta plazan bertan zendu da.

Bizkaiko Hirugarren Adineko egoitzen kudeaketa eredua aldatzea eskatu du LABek

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Bizkaiko Hirugarren Adineko egoitzen kudeaketa eredua aldatzea eskatu du LABek

Sektoreko langileek adierazi dute "kokoteraino daudela, hemen inork bere ardura ez duelako bere gain hartzen".

CETAren aurkako mobilizazio eguna Europan eta Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

CETAren aurkako mobilizazio eguna Europan eta Bilbon

Bihar, urtarrilaren 21ean, CETAren aurkako elkarretaratzeak egingo dira Europa mailan. Bilbon, 12:00etan gisa katea egingo dute Arenaleko zubian. 

Biluzik animalien eskubideen alde

  Jendartea  Bilbo

Piztiak konpartsako kideak biluztu egingo dira urtarrilaren 21ean Arriaga Antzokiaren aurrean larrugintzako industriaren aurka. Larruzko arropa kontsumitzeak eragiten duen animalien heriotza irudikatuko dute iaz egin bezala. 

Ezker erresistentzietan feminismoak aurkitzen dituen erresistentziak gainditzeko moduak

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Ezker erresistentzietan feminismoak aurkitzen dituen erresistentziak gainditzeko moduak

Rosa Luxenburg III. konferentziaren baitan, Ezker erresistentzietan feminismoari erresistentziak. Zer egin? gaia jorratuko dute Lorea Agirre Dorronsorok, Pili Alvarez Molesek eta Jokin Azpiazu Carballok. 

Indarkeria sexista "lehen mailako arazo kolektibo" gisa aintzat hartzeko eskatu du Emakumeen Mundu Martxak

  Jendartea  Bilbo

Indarkeria sexista "lehen mailako arazo kolektibo" gisa aintzat hartzeko eskatu du Emakumeen Mundu Martxak

Zaharrak berri. 2017 urtea hasi baino egin ez denean, indarkeria matxistak gogor kolpatu ditu emakumeak Euskal Herrian. Horregatik erabaki dute Emakumeen Mundu Martxa osatzen duten kideek komunikabideen bitartez jendarteari dei egitea "indarkeria sexistaren aurkako borrokan guztien ardura ezinbestekoa dela" adierazteko.

GITE-IPESek Kartzeletako errealitatea ezagutzeko mahai inguruan bilduko ditu Alejandro Forero eta Estibaliz de Miguel

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

GITE-IPESek Kartzeletako errealitatea ezagutzeko mahai inguruan bilduko ditu Alejandro Forero eta Estibaliz de Miguel

Kartzeletako errealitatea gertutik ezagutzen duten pertsonen ekarpenak biltzen dabil GITE-IPES aste honetan La Bolsa udaltegian, Kartzela kalera! jardunaldietan. Susana Etchegoyen medikua, Mirta Fabre psikoanalista, Elisabet Almeda irakaslea eta Alejandro Forero ikertzailea dira jardunaldiko partaideak. Horiez gain, kartzelan isolamendua pairatu duten pertsona batzuk euren testigantza eskainiko dute.

Errefuxiatuen eskubideen aldeko Bost Auzo plataformak bere burua aurkeztuko du gaur

  Jendartea  Deustualdea

Errefuxiatuen eskubideen aldeko Bost Auzo plataformak bere burua aurkeztuko du gaur

Bost Auzo izena du Deustualdean sortu den plataformak errefuxiatuen eskubideen defentsan aritzeko. Besteak beste, informazioa zabaltzea eta jendartea mobilizatzea ditu helburutzat. 

18 urteko emakume bati sexu erasoa egin diote asteburuan

  Jendartea  Bilbo

18 urteko emakume bati sexu erasoa egin diote asteburuan

Emakumeak salatu duenez, Bilbo erdiko diskoteka batean konortea galdu zuen eta Santutxun esnatu zen sexu eraso zantzuekin. Ondorioz, Ertzaintza burundanga deritzon droga berarekin erabili zuten ikertzen dabil. 

Azken indarkeria matxista kasuei kalean erantzun bateratua emateko deia

  Jendartea  Bilbo

Azken indarkeria matxista kasuei kalean erantzun bateratua emateko deia

Indarkeria matxista kasu larriak izan dira azken egunotan. Astelehenean, gizon batek emakume bat hil zuen Burlatan eta gorpua ibaira bota ondoren, bere burua entregatu zuen poliziaren aurrean. Beste alde batetik, Sara Majarenas preso politikoaren bikotekide ohia bere alaba hiltzen saiatu zen. Honetaz gain, bi gizon atxilotu zituzten igandean, bikotekideak jotzea leporatuta, Gasteiz eta Durangon. Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren azken biktimak izan dira horiek. 

Izotzaren aurkako operatibo berezia jarri dute martxan datozen egunetarako

  Jendartea  Bilbo

Izotzaren aurkako operatibo berezia jarri dute martxan datozen egunetarako

Datozen egunetarako iragarritako hotz handiak kontuan hartuta; izan ere, tenperaturak zeropekoak izan daitezke; Udalak izotzaren aurkako operatibo berezia abiatu du. 

Itsuei edo gurpil-aulkian doazenei lagun egiten dietenek dohainik bidaiatuko dute Bilbobusen

  Jendartea  Bilbo

Itsuei edo gurpil-aulkian doazenei lagun egiten dietenek dohainik bidaiatuko dute Bilbobusen

Erabateko irisgarritasuna lortzeko apustuaren barruan, Bilbobusek beste ekimen bat jarri du abian, itsu edo gurpil-aulkian mugitzen den pertsona bati lagun egiten dion pertsonak hiri-autobuseko txartela doan edukitzeko.

'Badagoz zakila daukien neskak eta bulba daukien mutilak'

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Horixe da Chrysallis Euskal Herriak martxan jarri dauan kanpainearen leloa. Ume transexualen egoerea azaleratu gura dauan kanpainea beste arrazoi batzuengaitik izan da albiste asteon. Facebook-ek zentsuratu egin dau kanpainako irudia. Baina jentearen babesa jasota barriro lortu dabe sare sozialean egotea. Kanpainearen helburuez egin dogu berba gaur Bea Sever alkarteko kideagaz.