Ibarretxe, Aoiz eta Zabaletak erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia eskainiko dute

Ibarretxe, Aoiz eta Zabaletak erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia eskainiko dute

  Jendartea  Bilbo Apirilaren 29an, Juan Jose Ibarretxe, Floren Aoiz eta Gemma Zabaletak Gure Esku Dago dinamikaren baitan, hitzaldia eskainiko dute 19:00etan, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan.

Gure Esku Dago dinamikak spot herritarra grabatuko du ekainaren 8rako

  Jendartea  Bilbo

Gure Esku Dago dinamikak spot herritarra grabatuko du ekainaren 8rako

Datozen egunetan, Gure Esku Dagok spota grabatuko du herriz herri; ekainaren 8an Euskal Herrian egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea indartzeko asmoz. Bilbon igandean, apirilak 27, izango da grabaketa, Guggenheim museoaren sarreran.

Areatzatik autobusak aterako dira Aberri Egunera

  Jendartea

Areatzatik autobusak aterako dira Aberri Egunera

Apirilaren 20an Iruñean egingo den Aberri Egunera joateko autobusak aterako dira Bilbotik. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta beste urte batez, jai giroa eta aldarrikapena nagusituko dira.

Bost egunez ez da OTA-TAO zerbitzurik egongo Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Bost egunez ez da OTA-TAO zerbitzurik egongo Bilbon

Apirilaren 17etik 21era bitartean ez da TAO Bilbao zerbitzurik egongo ordainpeko aparkalekuetan.

Ekhi txanponak lehenengo hilabeteari gainbegirada bat eman eta erronka berriak proposatu ditu

  Jendartea  Bilbo

Ekhi txanponak lehenengo hilabeteari gainbegirada bat eman eta erronka berriak proposatu ditu

Ekhi elkarteak, izen honexeko txanponaren bultzatzaileak, gaur bertan aurkeztu ditu bere lehen hileko jardueren emaitzak. Jakinarazi dutenez, sare dagoeneko, 200 erabiltzailek eta 30 saltoki baino gehiagok osatzen dute.

Bazterketaren aurkako aldarria zabaldu dute Bilbo Zaharretik udaletxera

  Jendartea  Alde Zaharra

Jendetzak parte hartu zuen ostiralean, Bilbo Zaharra eta udaletxea batu zituen bazterketaren aurkako giza katean. Protestaren bidez argi utzi zuten "Udaletxeak ez duela ezer egiten Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzoetan ematen den giza bazterketaren aurrean".

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Iñigo Cabacasentzat justizia galdegingo dute Athleticzaleek

  Jendartea  Abando - Indautxu

Iñigo Cabacasentzat justizia galdegingo dute Athleticzaleek

Gaur arratsaldeko partiduaren aurretik, Athleticzaleek kalejira antolatu dute Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek hil zuen Iñigo Cabacas gaztearentzat justizia eskatzeko.

“Abortua delitua bada, gora delinkuentzia”

  Jendartea  Alde Zaharra

Orgasmoen Alu Santu Gorenaren prozesioak beltzez jantzitako ehunka pertsona batu zituen Bilboko kaleetan joan den ostiral iluntzean. Eliza eta PP alderdia gogor kritikatu zituzten martxan zehar.

Bilboko Alkateak, frankistak eta demokratikoak, batera berriro udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Bilboko Alkateak, frankistak eta demokratikoak, batera berriro udaletxean

Azkuna alkateak hil aurretik agindu zuen: “Ez dut kenduko alkate frankisten koadro bat ere... Historia errespetatu egin behar dugu”. Horra alkate burrundaratsuaren azken zisne-kantua! Sonatua, baita, sortutako polemika.

Mikel Argiñarena: “Elkarlana beharrezkoa da Euskal Herria jipoitzen duen krisi honi aurre egiteko”

  Jendartea  Bilbo

Eskubide sozialak, oinarrizkoak eta funtsezkoak dira. Are gehiago krisi garaian. Bermea izan behar dute murrizketen aurrean. Baina euskal herritar guztiok ez ditugu berdin ulertzen. Irizpideak eta lehentasunak bateratzeko sortu da gutun sozialaren prozesua. Mikel Argiñarenak, Pentsionistak Martxaneko kideak, gertutik kontatu ditu prozesu honen bilakaera.

Begirune txikia historiari, handia frankismoari

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea Gaurko gaztetxo gehien-gehienek ez dute jakingo Francisco Franco nor izan zen. Diktadura eta Erromatar Inperioa, hortxe-hortxe haientzat. Guk ere nahiko genuke hain urruti balego. Baina eguneroko berriei erreparatzea besterik ez dago frankismoaren hatsa aurpegian sentitzeko. Historia errespetatzeko joeraren ajeak!

Ikuseza gainditzeko kalera irten dira etxerik gabeak

  Jendartea

Ikuseza gainditzeko kalera irten dira etxerik gabeak

Etxerik gabeko pertsonek geroz eta egoera "larriagoa" bizi dutela eta, kalera irten dira gaur zarama poltsak soinen jantzita.

Bilbo Zaharra eta udaletxea lotuko ditu bazterketaren aurkako giza kateak

  Jendartea  Alde Zaharra

Bilbo Zaharra eta udaletxea lotuko ditu bazterketaren aurkako giza kateak

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan, azken 6 hilabeteetan, giza bazterketaren aurka egindako kanpainari amaiera emango diote giza kate batekin. Auzotarra izan edo izan, "guztion laguntza eta parte-hartzea" eskatu du auzo elkarteak bihar, ostirala, 19:30ean Bilbo Zaharra plazatik udaletxeraino “Pertsona ororen duintasunagatik” lelopean antolatu duten ekintzarako.

Gure Esku Dago: "Legea tresna izan behar da herri borondatea bideratzeko"

  Jendartea  Deustualdea

Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohia eta Zelai Nikolas legelaria, Ibarrekolandako kultur merkatuan izan dira Gure Esku Dago ekimena aurkezten.

"Palestina: emakumearen borroka" hitzaldia egongo da ostiralean Zirika! Herri Gunean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

"Palestina: emakumearen borroka" hitzaldia egongo da ostiralean Zirika! Herri Gunean

Ostiralean, apirilaren 11an, 19:30etan Zirikan! (Bilboko Ronda kalea, 12), Komite Internazionalistak antolatutako “Palestina: Emakumearen borroka” hitzaldia izango da. Bertan Khitam Saafinek emakume palestinarren borrokaz hitz egingo du.

“Proiektu handien aroa amaitu da eta auzoak berritzeko garaia heldu da”

  Jendartea

“Proiektu handien aroa amaitu da eta auzoak berritzeko garaia heldu da”

Itziar Bravo, Gloria Diez eta Jennifer Perez Mahatserriko auzoak berriztatzeko hainbat proiektu aurkeztu dituzten arkitekto gazteak dira. Udalak antolatutako Bilbao Txokoak lehiaketan proiektu onenaren saria irabazi dute. Hain zuzen, Iturribideko eskailerak berritzeko proiektuagatik.

300 lagun inguruk parte hartu dute ‘Auzo Factory Irazabal Matiko’ eraikineko ate irekietan

  Jendartea  Uribarri

300 lagun inguruk parte hartu dute ‘Auzo Factory Irazabal Matiko’ eraikineko ate irekietan

Uribarri-Castaños barrutiko auzotarrek, merkatariek, ostalariek, enpresa txiki eta ertainen arduradunek eta gazte ekintzaileek, asteburu honetan, ‘Auzo Factory Irazabal Matiko’ zentroa ezagutzeko aukera izan dute.

Cabacasen senide eta lagunek erantzunen bila jarraitzeko konpromisoa hartu dute

  Jendartea  Bilbo

Cabacasen senide eta lagunek erantzunen bila jarraitzeko konpromisoa hartu dute

Bi urte bete ziren atzo Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas zauritu zuenetik; lau egunera Basurtuko ospitalean hil zen Athletikzale gaztea. Atzoko egunean bere senide eta lagunek omenaldia eskaini zioten eta bertan, justizia eta gertatutakoaren inguruko erantzunak bilatzen jarraituko dutela jakinarazi zuten.

Elkarteen erronkak lantzeko 400 emakume batuko ditu Emakundek

  Jendartea  Bilbo

Elkarteen erronkak lantzeko 400 emakume batuko ditu Emakundek

Emakumeen elkarteetako 400 kide inguru batuko ditu gaur Emakundek `Emakumeen herritartasuna: eskubideak, parte hartzea eta politika publikoak´ jardunaldietan. Arratsaldean, Emakumearen Euskal Erakundeak, Berdintasunerako Emakunde Saria emango dio "Pozada de Los Abrazos" elkarteari.

Urtzi Ugalde: "Iñigo Cabacasen kasua ezerezean geratzeak hutsune larria suposatuko luke maila judizialean"

  Jendartea  Bilbo

Iñigo Cabacasen erailketaren bigarren urteurrena da gaur. Iñigo Gogoan Herri Ekimeneko kidea den Urtzi Ugalde, orainarteko lanaren eta abian den prozesu judizialaren inguruan aritu da. Berarekin batera, Aingeru Zudaire Atarrabiako gazteak, 2012ko urriaren 26an Polizia Nazionalak zauritu zueneko esperientzia kontatu digu.