Atxuriko auzokideek kirol espazioaren aldeko eskaria kaleratu dute jai giroan

  Jendartea  Alde Zaharra

Otsailaren 21ean jende andana batu zen Atxuriko Enkarnazio parkean, bertatik abiatuko zen manifestazioan parte hartzeko. Hitzorduaren bidez, auzoko eragile eta norbanakoek, parkean kirol espazioa eraikitzearen proiektuari erabateko babesa eman zioten.

Uriola Bilbon

  Jendartea  Bilbo Uriola, uholdea, bat bateko ur etorri handia omen da. Gaur iristen da Bilbora. Euskal hiztun gehien dituen munduko hiriburura. Munduko gehien ez balitz ez litzateke Bilbo. Uriolak baina iragankorrak izaten dira, indar handiz etorri eta poliki-poliki desagertzen dira. Ez nuke nahi izenak eta esanahiak bat egitea euskarazko hedabide berri honen historian. Hobe uriola baino gureagoa den euri-lanbro edo zirimiri ater gabe eta oro bustitzaile bat bihurtuko balitz munduko hiri euskalduneneko euskaldun guztiak blaituz.

Abian da uriola.info, Bilboko agerkari digitala

  Jendartea  Bilbo

Mahatserriko Berton aldizkariak, Deustualdeko Prest! aldizkariak eta Bilbo Hiria Irratiak, TOKIKOM toki komunikabideen bateragunearen laguntzaz, uriola.info sortu dute. Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dute egitasmoa, eta bilbotar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Asteburuko Santutxuko sutean autoa galdu duen auzotarraren amorrua

  Jendartea  Santutxu

Asteburuko Santutxuko sutean autoa galdu duen auzotarraren amorrua

Mikel Osa Solokoetxeko auzotarrak bere kotxea galdu du joan den asteburuan. Santutxun otsailaren 23ko goizaldean edukiontzi eta ibilgailu ugariren erreketa-katean kiskalitako bat bere autoa izan da.

Bat-bateko dantza sesioa Bilboko Metroan

  Jendartea  Bilbo

Hotza eta serioa izan ohi da Bilboko metroa. Oso grisa. Eskerrak, batzutan bizipozez betetzen den. Kasualitatez, aurreko batean, URIOLAko kamerak bat-bateko dantza sesioaren lekuko izan ziren. Zu ere halako edo besteko hainbaten lekuko izango zinen. Gurekin une horiek partekatu nahi?

Achuri Zuri-beltzean: Atxuriko argazki zaharrak batzeko kanpaina

  Jendartea  Alde Zaharra

Achuri Zuri-beltzean: Atxuriko argazki zaharrak batzeko kanpaina

ATXURIGORRIk (Atxuritarren bizi kalitatea hobetzeko eta entidade eta administrazio publikoaren aurrean auzoa ordezkatzeko eta defendatzeko Auzo Elkartea), bertako oroimen historikoa eskuratzeko lan ildoari jarraiki, "ACHURI ZURI-BELTZAN" ekimen partehartzailea abiarazi du. Honen bidez Atxuri auzoko argazki zein ikusentzunezko irudien bilduma osatu nahi dugu eta erakusketa zabal bat disfrutatzea.

Bilbon 27 salda bero lehian

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Saldeari ardao zuririk bota behar jako ala ez? Betiko galderea, erantzuna igazko txapeldunak emon deusku Txakur kalean tabernea daukan Pedro Egiluzek hain zuzen be. Bilboko salda berorik onena zein dan jokoan dago. Alde Zaharreko merkatarien alkartekoek antolatutako txapelketan hilabete honetan tabernetako bezeroen botoak jaso dabez.

Blogetan! Euskal blogarien topaketa martxoaren 6an Euskararen Etxean

Blogetan! Euskal blogarien topaketa martxoaren 6an Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea Martxoaren 6an, arratsaldeko 17etan, Bilboko Euskararen Etxean Blogetan! blog izarren bila lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da. Sari banaketa baino lehen blogen inguruko jardunaldi bat ospatuko dugu: Blogetan! Euskal blogarien topaketa.

Ertzaintzak Erribera 13 etxe okupatua hustu du

  Jendartea  Alde Zaharra

Ertzaintzak Erribera 13 etxe okupatua hustu du

Goizeko 07:00ak aldera, Ertzainek Erriberako 13. zenbakian dagoen etxe okupatuaren husteari ekin diote. Gertaera salatzeko arratsaldeko 19:00etan manifestazioa abiatuko da Unamuno plazatik.

Deustualdeko Berbalagunek Berbalaguntzaileen beharra dute

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Aurten 5 berbalagun talde ditugu Deustun. Astean ordubetez, biltzen dira berbalagun eta berbalaguntzaileak, aisialdian euskaraz aritzeko laupabost laguneko taldeak osatuta. Euskaraz gehiago hitz egin nahi izatekotan, euskera  maila hobetu ala euskaraz bizi nahi baduzu deitu ala idatziguzu. Hala ere, berbalagun … Segi irakurtzen

The post Deustualdeko Berbalagunek Berbalaguntzaileen beharra dute appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Jose Moreno, gudari deustuarra: “Frankismoaren krimen guztiek zigorrik gabe jarraitzen dute”

  Jendartea  Deustualdea

src="http://uriola.tok-md.com/argazkiak/ILE/cac..." alt="" />


78 urte pasa dira, jada, Espainiako militar faxistak altxatu eta Gerra Zibila piztu zela. Gaur inork gutxik ukatzen du egun herri honek bizi duen gatazka politikoaren iturburuetariko nagusi bat frankistek irabazi eta ezarritako erregimen kriminaletik datorrela. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)