Athletic AEBetara joango da uztailean, hango Euskal Etxeek Boisen (Idaho) antolatzen duten Jaialdian parte hartzera. Tijuanaren kontrako lagunartekoa izango da. Bilbotarrek Club Tijuana Xoloitzuintles talde mexikarraren aurka jokatuko dute uztailaren 18an, eta aurredenboraldia osatzeko balioko diete. 2007an sortutako taldea da ‘Xolo’ena, baina Mexikoko lehen maila profesionalean jokatzen dute hain gazte izanik ere. Jaialdia bost urterik […]