Athleticek Raul Garcia nafarra fitxatu du Atletico Madriletik. Taldeari indar handia emango dio erasoko jokoan. Inork gutxik espero zuen merkatuaren azken ordu hauetan sorpresarik egotea, baina eragin handia duen fitxaketa burutu du Bilboko taldeak (Monrealena ere oraindik argitu gabe dago). Datozen lau denboraldietan Athleticeko jokalari izango da Raul Garcia zizurtarra, eta erasoko jokoan futbolari garrantzitsua […]