Ehun baietz!

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2016ko ots. 12a, 18:23

Txanpain botila baten burbuilen

harira mezu mardula:

mende erdidun bihurtu zaigu

erakundearen kupula

Berrogei ta hamar urteko sorta

ez da gauerdiko eztula

bizitzak ez du sarri luzatzen

hainbesterainoko bula

Baina luze ere ez zaizunez joan

bizitzaren pelikula

bihotz-bihotzez Guti opa bat

diezazukegu formula

gutxienean gaurdaino beste

prorrogatu dakizula

baina hori bai: gu guztiokin

ospatzerik dezazula