Xabier Amurizaren literatur sorkuntza

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2016ko mai. 19a, 08:30

75 urte betetzean iragarri du Xabier Amuriza bertsolariak bat-bateko bertsogintza uztera doala. 51 urtez plazaz plaza ibili ostean, bertsolari bizkaitarra literatur sorkuntzan zentratuko da aurrerantzean. Agur ekitaldi gisa entzunkizun bat ere izango da, besteak beste, Bidebarrieta liburutegian, gaur, hilak 19. Ohore, Xabier Amuriza!

75. urtemuga baliatu du Xabier Amuriza Etxanoko bertsolariak bere agurra iragartzeko. 

51 urtez Euskal Herria plazaz plaza jorratu ostean, bat bateko bertsogintza utzi eta literaturan zentratuko da Xabier. Birritan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian irabazle izandakoak (1980 eta 1982an), bertsolaritzaren eta, oro har, kultur munduko hainbat lagunen eskerrona jasoko du, tartean Durangaldeko Bertso Eskolarena.

Gaur, maiatzak 19, Bidebarrieta liburutegian entzunkizuna eskainiko du Xabierrek berak, 'Zein ongi bizi zen Ulises. Dibertimendu airoso bat izenburupean eta ekainan ekitaldi gehiago ere izango dira, askok bertsolaritza modernoaren aitatzat jotzen dutenaren ohoretan.

Besteak beste, Zu ere bertsolari lan ezaguna plazaratu zuen 1982an, bertso eskolen mugimendurako oinarri eta erreferentzia izan dena.

#handihaizXabierAmuriza traola ere abiatu da twitterren.

Ohore, Xabier!