Taldekako bertso txapelketa 2017

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2017ko ots. 11a, 22:24
Doinua: Mendian gora haritza

 

 

Berriz dator txapelketa

Barritasunez beteta

Lehen bakarka aritzen giñen

ta orain taldeka

Ta Potojorranen kezka!

Hau da desertore festa!!!

Ustezko kide batzuk ihesi joan dira eta.

 

Abarkas Ijorretara
Eta Aitor mungiara
Aldegin nahian dabilen beste inor ote da ba
Billurrik ez dogu hara!
Nagusiak gara jada
Bilbotar jaio ginenez Txapel bila joango gara

 

Ez harrokeri ez ezer
Ostegun daneri esker
Egurre emon gureko geunke
Eskuma zein ez ezker
Sarri zuzen sarri oker
Mauri ta Apolo lider
hartuta Izan gaitezke bertsotxapeldunak laster


ZALDUNA