Zorionak Ainho-Ainho

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2017ko api. 21a, 03:20

Doinua: Torrentelandian behera

 

Zure urte eguna

alaitsua bedi!

Urteen joanari

deritzat gaitzerdi;

bizi beharrekoei

emaiezu begi:

bizi izandakoen

doblea bider bi

zara Arregi baina

inolaz zaharregi

 

Urtez hornitzen gara

begietaraino,

zuk hogei eta piku

dituzu gaurdaino...

Behin heldu eta gero

puntu hontaraino

ez zaigu ezer gelditzen

jada Ainho-Ainho

Iñakiren tabernan

ospatzea baino