Mama Espazioa, Santutxun bertan

Erabiltzailearen aurpegia Argia Gardeazabal Llona 2014ko api. 8a, 11:50
Kaixo berriro ere! Facebook begiratu, WhatsApp eta Telegram guztiak erantzun ondoren topatu duzu tarte txiki bat BERTON aldizkaria irakurtzeko. Orain komunean jesarrita egongo zara seguruenik edota lasai-lasai igandeko kafesnea eta tostada gosaltzen. Zorionak! Lortu duzu bost minututan behintzat gailu elektrikorik gabe bizitzea.

Pantaila baten aurrean ez egoteak eragiten dizun lasaitasun goxoa luzatu nahi baduzu proposamen bat luzatuko dizut, Mama Espazioa hain zuzen ere. Mama Espazioa Boluetako Ogoño kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoen lokala da, zure etxetik 15 minutura gehien jota, Basarrateko metro geltokitik 3 minutura. Mama Espazioa sormenari eta irudimenari irekia dagoen lokala da; dantza, mugimendua eta egoerak, ideiak asmatzeko eta amesteko espazioa. Bakarrik edota familiarekin.

Urte osoan topatuko dituzu bertan: dantza eta antzerki ikastaroak, haur zein helduentzat, 0-103 urte bitartekoei zuzenduriko sormen esperientziak, familiarekin egitekoak, clown ikastaroak, antzerki emanaldiak…

Animatu zaitez, frogatu… orain ez baduzu horrelakorik bizitzen, noiz egingo duzu? Ez duzu aitzakiarik, nahi izanez gero klase bat frogatu ahal duzulako edo aurrean gailetak irensten daukazun horri Mama opari txartela erregalatu, egizu!

Orain bai, hartu berriro zure gailu txiki eta maitatu hori eta bilatu bertan mamaespazioa.blogspot.com

Ongi bizi!