2015-2016 denboraldia bukatu da

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko mai. 23a, 08:58
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga

Azken segundoan galdu zuen Bilbao Basketek play-offean egoteko txartela (72-73).

Atzo eguerdian amaitu zen aurtengo denboraldia "beltzezko gizonentzat" Zaragozaren aurkako lehia azkenengo segundoan galduta. 

Lehenengo laurdenean parekotasuna izan zen nagusi, markagailuan errentak txikiak baitziren eta talde bakoitzak berea izan zuelako (hiru puntukoa kanpotarrek hasiera eta amaieran eta hiru edo lau puntukoa etxekoek laurdenaren erdian eta ia amaieran). Lehenengo hamar minutuen hastapenean Sito Alonsori teknika adierazi zioten eta kanpotarrek lau puntu lortu zituzten markagailua 18-21 ixteko.

Bigarren laurdena boladaka joan zen. Borgek zuzendua lehenengoa etxekoen alde (12-2) eta kanpotarren erantzuna (2-10) Kravtsov gidari zela. Marko Todorovicek lau puntu lortu zituen erreskadan eta, modu horretan "beltzezko gizonak" atsedenaldira elektronikoan aurretik jarrita (36-33) joan ziren.

Intentsitatea igo zuen Bilbao Basketek aldageletatik bueltan. Horren lekukorik argiena hirugarren laurdenean eman zen partziala: 18-9. Kanpotarrek bi puntu sartu zituzten soilik laurdenaren lehenengo 8 minutuetan; akatsak izan zituzten erasoan eta, aldi berean, etxekoek meritua, defentsan zorrotzago ibili baitziren. Azken laurdena hasi baino lehen hamabi puntukoa zen bilbotarren errenta (54-52).

Aldea apur bat areagotzea lortu zuten Alonsorenek laugerren laurdenaren hasieran, 16ra zehazki. Eta norgehiagoka irabazita zegoela zirudien bukaerarako lau minuturen faltan, Hannah-k hiruko batekin elektronikoan 15 puntuko errenta jarri zuenean. Hor hasi zen kanpotarren susperraldia. 2-17ko partziala lortuz, lehia 70na berdindu zuten. 2'8 segundoren faltan playofferako txartela eskuan zuten "beltzezko gizonek" markagailua 72-70 baitzen baina azkenean 72-73 bukatu zen partidua.

Mumbru (17 puntu) eta Marko Todorovic (11 puntu, 18ko balorazioa) izan ziren Bilbao Basketen onenak. Aipatzekoa ere Borgen 9 puntuak eta Raul Lopezen 9 asistentziak. Sastre eta Jelovac izan ziren Zaragozaren izarrak 23 eta 13 puntu lortuta hurrenez-hurren.