2015/11/26 20:00

Bide Ertzean eta Metrokoadroka kolektiboa: 'Nola belztu behar zuria' kontzertu-errezitaldia

Bide Ertzean eta Metrokoadroka kolektiboa: 'Nola belztu behar zuria' kontzertu-errezitaldia
Euskararen Etxea, Deustualdea

Joxan Artzeren poemak oinarri dituen Nola belztu behar zuria kontzertu-errezitaldia eskainiko dute Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboak Euskararen Etxean, azaroaren 26an, arratsaldeko 20:00etan hasita. Joxean Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza liburuetan oinarritzen da Nola belztu behar zuria izeneko errezitaldia. Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek egituratzen dute ikuskizuna. Guztira zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko dituzte kide horiek guztiek. Duela gutxi Elkar argitaletxeak DVD formatuan plazaratu du ikuskizuna. Euren hitzetan, “liburuek jorratzen dituzten gaietan erreparatu dugu: maitasuna, bizitza-heriotza, ama-aita, itsu-mutu-gorkeria, olerkaria zuria belzteko tenorean… Artzeren idazkerak dituen ardatzak hartu ditugu aintzat horretarako: musikaltasuna, erritmoa, irudi kateatuak, hitz jokoak, sakontasun lirikoa. Nola belztu behar zuria, funtsean, Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia da”.