2017/04/05 20:00

Irakurleen Txokoa: 'Elkarrekin esnatzeko ordua' (Kirmen Uribe)

Irakurleen Txokoa: 'Elkarrekin esnatzeko ordua' (Kirmen Uribe)
Euskararen Etxea, Deustualdea

Elkarrekin esnatzeko ordua (2016, Susa) Kirmen Uribek idatzitako azken lana da. Egiazko pertsonaiek eta gertakariek osatzen dute Uriberen azken eleberria, Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren bizipenak oinarri daukana. Euskal Herriko historiaren hainbat gai jorratzen ditu Uribek (Gerra Zibilaren porrota, erbestea edota klandestinitatea...) liburu honetan eta Euskararen Etxean beragaz berba egiteko aukera izango dugu. Erdu!