IBAIZABAL: Irailean, Kukutzaren aurkako beste epaiketa bat

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2015ko uzt. 16a, 09:07

Oraindik ez da amaitu Kukutzako desalojo bortitza eta eraispena jasan zuten lagunen epaitegietako ibilbidea. Otsailean izan zen azken epaiketa eta horren ondoren ebatzitako absoluzioa errekurritu du fiskaltzak. Irailean 19 lagun epaituko dituzte Kukutzaren eraispenaren egunean atxilotu zituztenak hain zuzen. 

Kukutzarekin elkartasun taldeko Hibai Castrok Kukutzaren egun haiek, errepresioa, epaiketak eta gehiago gogorarazi digu: udan epaituen aldeko mezua zabalduko dute eta irailaren 12an, larunbatarekin, elkartasun mobilizazioa egitera deitu dute.

 

#niereegonnintzen

#kukutza

@kukutzagaztetxe  

kukutzarekin.wordpress.com

[2015-07-10] Fiskaltzak errekurritu egin du Kukutza defendatzeagatik auzipetutako 22 lagunen absoluzioa

[2015-07-03] "Kukutza defendatzeagatik zigorrik ez"

[2015-07-02] Kukutzaren aldeko "beste elkartasun olatu bat" piztera dei egin dute