Ibaizabal: Erantzukizun politikoak eskatu dituzte Kutxabank auzian

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2017ko ots. 22a, 09:15

Herri akusazio partikularra pozik agertu da egindako ibilbidearekin, baina lanean jarraituko du “beste ordainketa bidegaberik edo klientelismorik” egon den argitzeko. Erantzukizun politikoak eta penalak eskatu dituzte.

Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alkortaren aurkako epaiketa euskal gizarteari egindako espoliazioaren barruan  kokatu dute LAB, ESK, Steilas, Bizkaiko EHNE eta HIRU sindikatuek, Pentsionistak Martxanek eta EKA kontsumitzaileen elkarteak osatutako herri akusazioak. Auzia epaiaren zain dago baina gogora ekarri dute Fiskalak eta herri akusazioek bina urteko kartzela zigorrak eskatu dituzte Kutxabank auziko hiru akusatuentzat , Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia, Mikel Cabieces Espainiako gobernuaren ordezkari ohia eta Rafael Alkorta abokatuarentzat.