GALeko biktimen senitartekoek Gorenera joko dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko uzt. 17a, 08:29

GALeko biktimen senitartekoek Auzitegi Nazionalak ebatzitakoaren kontrako helegitea aurkeztuko dabe. Jaso beharreko kalteordainak kentzeari buruzko erabagiaren aurka Gorenera, Konstituzionalera edo Estrasburgera joko dabe.

Auzitegi Nazionalak GALeko biktimen senitartekoen lau kasu onartu dauz baina beste hamar kasu alboratu dauz. GALek hildako Josu Muguruza, Joxean Lasa edo Ramon Oñederraren familiek Auzitegi Nazionalari biktimak umiliatzea leporatzen deutse.