Makala Jazz Funk Bandek 'Xake!' diskoa zuzenean aurkeztuko dau gaur Bilboko Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mai. 28a, 08:20

Jazza eta rhythm’n’rlues doinuak ekarriko ditu Makala Jazz Funk Band talde zarauztarrak gaur, 21:30etik aurrera, Bilboko Kafe Antzokiko eszenatokira. 50 eta 60. hamarkadako musikea abiapuntu, 70.eko groove funk eta disco souleraino eroango ditu entzuleak Mikel Unzurrunzaga Makala musikari eta DJaren taldeak.

Antxon Sarasua (tekladuak), Ander Zulaika (bateria), Oihan Lopetegi (ahotsa), Martin Asarian (gitarrea) eta Mikel “Makala” Unzurrunzaga (bajua) muskariek osotzen dabe Makala Jazz Funk Band. Aurten, martian, kaleratu dabe Xake! diskoa, taldearen hirugarrena, Orrua zigilupean.

Hamabi kanta ditu behar barriak: Swear It, 5 Sense, Orrua, Ihes, Searching For Better, Passion Fruit, Karam Bani, Shine, Hector, Baztan, Wack Wack eta Jon Braun. Martian hasita, hainbat kontzertu emon ditue, bai Euskal Herrian bai kanpoan bere.

2013ko udan grabau eben lehenengo beharra, Orrua; eta, handik urtebetera, bigarrena, Passion Fruit. 2013 urtean Donostiako Heineken Jazzaldian eta Gasteizko Jazzaldiko MiniJazz egitarauan jo eben, eta igaz, Iruñeako JazzFerminen.

 

Osorik irakurri