Zer gertatzen ari da Hondurasen?

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2016ko aza. 24a, 08:00

Honduraseko egoera gertutik ezagutzeko, gaur, azaroak 24, osteguna, hitzaldia egongo da arratsaldeko 19:30ean Zirika! herri gunean.

Hondurasen, Ertamerikako beste hainbat herritan bezala, talde militarrek, polizialek eta paramilitarrek errepresioa erabiltzen dute proiektu uztiatzaile eta politika neoliberalen aurka borrokatzen diren herri indigenak eta edozein manifestazio politiko zapaltzeko. 

2009an izan zen estatu kolpetik gaur arte egoerak larrira jo du, eta erakunde desberdinetako buruek jazarpena eta mehatxuak jasaten dituzte egunero, eta hainbat erailak izan dira.

Egoera gertutik ezagutu ahal izateko, Honduraseko bi emakume ekintzaile izango dira gurekin. Honduraseko egoera ekonomikoaz, sozialaz eta militarraz ere hitz egingo digute. Bestalde, Honduraseko gobernuak, atzerriko multinazioalek bultzatuta, aurrera daramatzan politika neoliberalen aurka borrokan dauden erresistentzien berri emango digute.