Omenaldi jendetsua jaso du Fidel Castrok Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2016ko aza. 29a, 10:27

500 lagun inguru bildu ziren larunbatean, azaroak 26, arratsaldeko 20:15ean, Arriagako plazan, egun bat arinago zendu zen Fidel Castro Ruz, Kubako iraultzaren komandante burua, agurtu eta omentzeko. 

Elkarretaratzea Askapenak, Komite Internazionalistak, Sierra Maestrak, Desembarco del Granmak eta Euskadi-Cuba elkarteak deitu zuten. Horretan, Fideli zuzendutako testuak eta poesiak -Mario Benedetti, Eduardo Galeano, Hebe de Bonafini, Alice Walker eta beste hainbat figurarenak- irakurri zituzten. 

Ekimena Fidel Castroren eta Kubako iraultzaren aldeko “via” oihuekin bukatu zen.