'Laura esaten zioten' liburua aurkeztuko dute Zirika! herri gunean

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2017ko ots. 27a, 12:00

Miren Odriozolaren burruketan oinarrituta dago "Laura esaten zioten" lana. Martxoaren 9an, osteguna, 19:30ean, Zirika! herri gunean (Ronda kalea, 12) izango da honen aurkezpena.

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren ikurrinapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horren lehen lerroan hil ziren Pakito Arriaran, Begoña Garcia Arandigoien edota Marta Gonzalez, baina horiekin batera beste internazionalista asko egon ziren, euskaldun zein ez, eta horien izenak guztiz ezezagunak dira. Miren Odriozola horietariko bat izan zen; gudan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten