San Tomas egunerako dena prest!

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2016ko abe. 14a, 11:43

Beste urte batez, abenduaren 21ean San Tomas eguna ospatuko da Bilbon. Bilboko Konpartsek egitarau zabala prestatu dute eta ez dira musika, baserriko produktuak eta giro ezin hobea faltako. Herritarrak baserritarrez jantzita hurbiltzera animatu dituzte.

Egitaraua

- 11:00. Bilboko Konpartsen txosna irekiko da San Nikolas parean.

- 12:00. Txalaparta emanaldia: Bittor eta Ander Band. Gainera, konpartsen egutegia erosteko aukera zozketarako zenbakiarekin batera 2 euroren truke. Gastronomiko gunean, indabak eta txerrikia 3 eurogatik.

- 13:00. Amalen Amenabar, Oihana Bartra eta maialen Akizunen eskutik bertsoak.

- 14:00. Gaiteroak.

- 16:00etatik 18:00etara: Urrats erromeria.

- 18:30. Tzxerri eta ortuko produktuen zozketa.

- 19:00etatik 21:00etara: Urrats erromeria.

- 20:00. Bilbo Kantari Kalderapekotik (Txakur kalea).