Enpleguaren alde mobilizatu dira Simplyko langileak

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2017ko mar. 3a, 09:00

Simply supermerkatuetako langileak borrokan ari dira euren lanpostu eta lan-baldintzen defentsan eta sektore oso baten iraunkortasunaren alde. Laugarren mobilizazioa egin dute gaurkoan. Oraingo honetan, Bilboko Amezolako eta Pozako Simply saltokien aurrean mobilizatu dira.

Adierazi dute lan egiten duten kate handietako enpresen zuzendaritzek, enplegua sortzetik urrun, euren mozkinak handitzen dituzten politikak ezarri nahi dituztela, lanpostuak amortizatu eta lan-eskubideak murrizten saiatuz.

Enpresak langile bakoitzak lan-karga gehiago onartzea nahi du eta gainera, aintzinatasun handiena duten langileak kaleratu nahi ditu. Honetaz gain, enpresak igande eta jai-egunetan irekitzen dute merkataritza liberalizatua nahi duela adierazi dute, langile gutxi batzuk gau eta egin lan eginez.

Langileek adierazi dute enpresaren asmoak ikusita, aurrez aurre izango dituztela adierazi dute, lanaren eta bizitzaren duintasunaren alde.

Kontsumitzaileei elkartuna eskatu diete langileek, jokoan baitago enplegua sortzea, gure herri eta hirietarako nahi dugun merkataritza eredua eta kalitatezko zerbitzua eskaintzea gure dendetan.