2015/03/23 - 2015/03/29 09:00

Uribarriko Kultur Astea 2015

Uribarriko Kultur Astea 2015
Uribarri

Korrikaren 19. edizio honetan Uribarri auzoan urtero bezala, Korrika Batzordeak koordinaturik, Kultura Astea izango da martxoaren 23tik 29ra bitartean. Aste honetan auzoko talde, eragile zein eskola desberdinen parte hartzearekin, Euskara eta Korrikaren aldeko ekintzen eskaintza anitza izango da.

Martxoaren 23tik 29ra Uribarriko Gazteguneak Euskal Astea ospatuko du mural erraldoi bat eginez, euskal kulturaren sinboloekin.

Martxoaren 24tik 29ra Moraza futbol taldeak, klubaren historiaren argazki erakusketa, Auzogunean.

Martxoaren 22ko eta 28ko partiduetan Morazako jokalariak korrikaren alde!

Martxoaren 24an, Artxandape ikastolak musika emanaldia eskeiniko du Artxandapeko parrokian, 18:00tatik aurrera.

Martxoaren 27an, Korrikaren Inaugurazioa (Kanpan)

17:00etan, Mural erraldoia osatu! (Bizitegi)

19:00etan, Pregoia (Galtzagorriak)

Erromeria fanfarriarekin (Salbatzaile)

Parrillada

Martxoaren 28an, Euskara Eguna

12:00etan, Umeentzako Tailerrak (Zurbarango kultur elkartea+IGE/AMPA)

13:30ean, Umeentzako ginakana (Uribarri eta Tiboliko IGE/AMPA)

15:00etan, Herri bazkaria kanpan

18:00etan, Ginakana-poteo-musikatua SUTAN taldearekin.

20:00etan, Etenaldia kanpan MOSAIKOAREN BIDEO EMANALDIA.

Martxoaren 29an, Korrika eguna

Traukoko peatonalean eta Uribarriko kanpan…

10:00etatik aurrera txokolatada, petoen salmenta, beroketak, musika…

11:00ak inguru badator Korrika!!!

Bestalde, aurreko urteetan bezala, aurten ere Uribarrik erronka berria betetzeko asmoz auzoan euskaraz bizi nahi duela erakusteko: Korrikaren aldeko MOSAIKO ERRALDOIA osatuko du martxoaren 13an Funikularreko plazan, arratsaldeko 17:00etan. Euria egitekotan, Piedritas zelai estalian (Paneran) egingo da.