Iruñera, Korrikaren amaierara joateko autobusa Uribarritik

Erabiltzailearen aurpegia Tanttaka euskara taldea 2017ko mar. 23a, 16:12

Korrikaren 20. edizio hau apirilaren 9an, igandean, Iruñean bukatuko da eta amaiera jai handiaren hasiera eguerdiko 12:30erako aurreikusten da. Aurten, Uribarriko Korrika Batzordetik, autobusa antolatu da Uribarritik Iruñera joateko, euskalakariz, kolorez eta musikaz beteko den Iruñeaz gozatzeko, amaiera jai handiaz gozatzeko!

Irteera ordua eta lekua: goizeko 09:00etan Paneran dagoen Etxekoa Taberna aurreko autobus geltokitik (Maurice Ravel etorbidea 20).

Adi! Bertan 08:45ean egotea eskatzen da, autobusak 09:00etan jendea jaso eta abiatuko delako, ezin baitu denbora luzez bertan geldirik egon.

Itzulera ordua: arratsaldeko 18:30ean.

Autobus txartelen prezioa: 5 euro.

Autobus sarrerak eskuratzeko: martxoaren 24tik aurrera salgai Endika Tabernan, Artxandape Ikastolan, Uribarri Eskolan, Tiboli Eskolan eta Zurbaran Eskolan. Apirilaren 3a, astelehena, izango da txartelak eskuratzeko azken eguna.

Gora Uribarri euskalduna!!!

Apirilaren 9an denok Iruñera!!!

 

Uribarriko Korrika Batzordea