'Zorrotza, gozatu eta bizi!' jaiak egitarau oparoa eskainiko du auzoa gertutik ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia zorrotza.info 2015ko mai. 25a, 07:15

Ostiralean, maiatzak 22, abiatu zen 2015eko 'Zorrotza, gozatu eta bizi!'. Aurtengo edizioa ekainaren 26ra arte luzatuko da eta denbora tarte horretan egitarau zabala eskainiko dute adin tarte ezberdinei zuzenduta. 

Beste urte batez, Zorrotzako Jai Batzordeak eta Koordinakundeak 'Zorrotza, gozatu eta bizi!' programa prestatu dute. Oraingoan ere, herritarrek Zorrotzako auzoaz gozatzea eta hau bizirik dagoela erakustea izango da helburu nagusia kulturari, kirolari eta gastronomiari zuzendutako ekintzen bidez.

Egitaraua

Maiatzak 25, astelehena

- 17:30. Kulturarteko jokoak, Zorrotzabaso Parkean, EISEren eskutik.

Ekainak 5, ostirala

- 17:00. Kulturen Arteko XI. Futbito Txapelketako finala Azokako kantzetan.

Ekainak 10, asteazkena

- 18:00. Gazteboom gazte lehiaketa Frontoian, Zorrotzako Haurgunearen eskutik.

Ekainak 11, osteguna

- 17:00. Txarkodiskotxikia (Teatro Begira) frontoian, Zorrotzako Haurgunearen eskutik.

Ekainak13, larunbata

- 16:30. Auzo-Gymkhana eta Argazkilaritza Lehiaketa, egun osoan zehar, Gure Lurra eta Laguntasuna elkarteen eskutik (izen ematea Gaztegunean, ekainaren 9tik 12ra).

Ekainak 20, larunbata (IX: Zorrotza Eguna)

- 10:00. Txalaparta tailerra Txinbotarrak konpartsaren eskutik.

- 11:00. Laguntasuna merkatarien elkarteko zozketaren irabazleak bi ordu izango ditu auzoko dendetan 1.000 euro gastatzeko.

- 11:30. Kotxe klasikoen erakusketa Eskarabako Lagun Taldearen eskutik.

- 12:00. IX. Paella Txapelketarako izen ematea.

- 12:30. Irrien Lagunak. Ondoren, Zorrotzako XIX. Ipuin Lehiaketaren eta Argazkilaritza Lehiaketaren sari banaketa.

- 13:00. Igel toka txapelketa.

- 13:30. Kalejira gaiteroekin.

- 14:30. Paellen aurkezpena.

- 14:30. Omenaldia eta Koordinakundearen agurra.

- 15:00. Sari banaketa, Laguntasunak babestuta.

- 15:00. Herri bazkaria.

- 16:30. Mus txapelketa (Laguntasunaren eskutik garaikurrak).

- 16:30. Berbodromoa, Zorrotzako Euskal Txokoak antolatuta.

- 18:00. Azahara elkartearen dantza erakustaldia.

- 20:30. Kalejira 'Fabe de Fuka' taldearekin Txinbotarrak konpartsak babestuta.

- Egun osoan zehar: txosna, elikagai eta artisautza azoka eta auzoko taldeen muralak.

Ekainak 23, asteartea (San Juan gaua Azoka parkean)

- 18:00. Haurrentzako antzerkia, 'Pilo Pilo Korapilo Puski eta Txurruski Mariskirekin (Euskal Txokoak babestuta).

- 20:30. 'Granukas a todo ritmo' musika ikuskizuna.

- 22:00. Sua.

- 22:15. Txokolatada.

Ekainak 26, ostirala

- 19:30. Zorrotza Kantari Nafarroako Kantu Taldearekin Txiki tabernatik abiatuta.