Azaroak 29, 10. Perretxiko Eguna Askabiden

Erabiltzailearen aurpegia zorrotza.info 2015ko aza. 25a, 07:30

Urtero legez perretxiko erakusketa-dastaketa ospatuko da hurrengo igandean Zorrotzan, Askabide kultur elkarteak antolatuta.

Aurtengoa hamargarren edizioa izango da. Goizeko 12:00etatik aurrera 100 espezie baino gehiago erakutsiko dira Askabide tabernan (Fray Juan 22). Eta eguerdiko 13:00etatik aurrera perretxikoen doako dastaketa egongo da.

Hurbildu zaitezte!