Bilbobusek eta funikularrak ordutegi berezia izango dute bihar eta etzi

uriola.eus 2021 abe 23 Bilbo

Bihar, barikua (abenduak 24), Bilbobusen linea guztietako azken irteerak 20:00etatik 20:30era bitartean izango dira. Artxandako Funikularrak, aldiz, 21:00etan egingo du azken zerbitzua. Abenduaren 25ean, 09:15etik 14:30era eta 16:30etik 22:00etara bitartean egongo da martxan.

Artxandako funikularra ez da erabilgarri egongo asteazken arratsaldean

uriola.eus 2021 abe 13 Bilbo

Mantentze lanak egin behar dituztela eta, 15:00etatik aurrera zerbitzu barik egongo da. Ordezko aukera gisa, Bilbobusen anezka zerbitzu bat jarriko dute, funikularraren maiztasun berarekin. Ostegunean berriz ere egongo da martxan ohiko zerbitzua.