'Justugune' Arbolantxan

uriola.eus 2015ko uzt. 24a, 06:30

Usadio zaharrari jarraituz, abuztuko lehen larunbatean ospatuko dute mahatsorriek 'Justugune' Arbolantxan. Aurtengoan, abuztuaren lehenengoan.

25 urte pasa dira Otxarkoagako Pa-Ya euskal kultur elkarteak Begoñaldeko auzotarren artean galduta zegoen ohitura berreskuratu zuela. 1995ean Justu Eguneko ospakizuna antolatzeari ekin zion elkarteak eta harrezkero urtero bai Arbolantxa auzoan bai Tetuane landan izan da adin guztietako lagunentzat ondo pasatzeko aukera.

Jai egunak urte guzti hauetan izan du aldaketarik. Azken urteetan, Artxanda aldeko egitaraua Otxarkoagako Ugarte plazara lekuz aldatu da, esaterako.

Aurtengoan, goizaldera mugatu dute egitaraua. Ohi bezala, meza izango da Goikoetxe baserrian (11:00) eta ostean zabalduko da txosna (11:45) jan-edanerako. Eguerdian kantatuko dute Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue bertsolariek, eta hauek bukatzean trikitixa saioa izango da.