Txurdinagako Udal Kiroldegian hobekuntzak

uriola.eus 2016ko mar. 16a, 11:00

Arbitroentzako aldagela berria, lau komun, botikina, biltegia eta sei aldagela ditu, horietako bi mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokituak. Era honetan, berrikuntzekin, erabiltzaile guztien irisgarritasuna ziurtatzen duen gunea lortzea izan dute helburu.

Oihane Agirregoitia, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak, gaur goizeko agerraldian azaldu duenez, 273.567 euro balio izan duen berrikuntza horrek "berretsi egiten du Bilbao Kirolak erakundeak erabiltzaile guztien irisgarritasun, erosotasun eta higienearen arloko premietara egokitutako kalitatezko instalazioen alde duen konpromisoa".

Egun, Otxarkoaga-Txurdinagako azpiegitura da abonaturik gehien duena: Bilboko 8 barrutietan erregistratutako 80.592 abonatuetatik 12.958 Txurdinagako kiroldegikoak dira. Egineginean ere, barruti horretako biztanleen % 48,6.

Erabiltzaile asko izatean, eta erabiltzaile horien satisfazio-maila handia denez, Udalak kiroldegi horretan inbertsioak egiteko politikarekin aurrera egiteko asmoa agertu du . 2016an 207.475 euroko inbertsioa egingo du hobekuntzak egiten jarraitzeko. Berrikuntza-lanok igerileku estaliaren metalezko egiturara eta squasheko pista konpontzera bideratuko dira. Umeen igerilekua ere egokitu egingo da, haurtxoentzat ere balio dezan.

Kirol egokitua eta bidaideak Bilbao BSR

Guztientzako eremuak egokitzeak eta irisgarritasun unibertsalaren aldeko apustuak kirol egokitua egiteko toki ezin hobe bihurtu dute Txurdinagako Udal Kiroldegia. Hartara, Bidaideak Bilbao BSR gurpildun aulkiko saskibaloi-taldeak Txurdinagako kirol instalazio horietan egingo ditu bere entrenamendu-saioak.

Klub horrek podium bi lortu ditu azken asteotan: Europako Euroleague 3 txapelketaren azken fasea Bosnian apirilaren 22an jokatzeko sailkapena eta hirugarren izatea 2016ko Errege Kopan.