Abian da Deporkoaga lehiaketaren XI. edizioa

uriola.eus 2016ko mar. 23a, 13:11
Iazko txapeldunak kadete mailan (Argazkia: otxarkoaga.es)

Lehiaketaren hamaikagarren edizio honek dagokion balioa eman nahi dio Otxarkoagako auzoan egiten den kirolari. 

Martxoaren 29tik apirilaren 1a arte, kadete, gazte eta senior hiru kategorietan lehiatuko diren areto-futbol partiduak ospatuko dira Pio Baroja Ikastetxe Publikoan. Lehiaketak arratsaldeko 16:30etatik aurrera izango dira.

Ekitaldia Tendelek antolatu du Otxartabe kiroletako Klubarekin batera. Apirilaren 1an sari banaketa izango da, garaikurrak eta dominekin eta ondoren lunch bat egongo da.

Deporkoagaren antolaketarekin, Tendelek parte-hartzaileen artean kirolaren praktika eta taldeko kirolarekin lotutako balioak bultzatzu nahi du. Deporkoaga lehiaketaren lehen edizioa 2005an ospatu zenetik, 4.000 neska mutil baino gehiagok pasatu dira txapelketa honetatik.

otxarkoaga.es