2016/11/18 - 2016/11/20 11:00

Otxarkoagako I. Otso-Zulo Azoka

Otxarkoagako I. Otso-Zulo Azoka
Otxarkoaga - Txurdinaga

Azaroaren 18tik 20ra, Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan, I. Otso-Zulo Azoka antolatu dute, 'Gure iraganekorako bidaia' goiburupean, Eusko Jaurlaritzak, Otxarkoagako Merkatarien Elkarteak eta Bilbao Dendak. Azokan jarduera ugari izango dira, besteak beste, ipuin kontalariak, malabareak, magia, zuzenko musika, parte-hartze tailerrak, kale antzerkia, aintzinako azoka eta "sorpresa asko" antolatzaileek iragarri dutenez.