Zazpi urte eta gero Jose Garcia Mijangos santutxuarra aske geratu da

uriola.eus 2014ko urr. 27a, 12:06
@EtxeratElkartea

Senide eta lagunek harrera beroa egin diote Ocañako espetxe irteeran. Santutxuarrak zazpi urte eta erdi eman ditu preso eta datozen orduetan auzora bueltatuko da.

2007ko abenduaren 20eman zuen jakitera Auzitegi Nazionalak 18/98 makro sumarioaren sententzia. Bertan epaitua izan zen Jose Garcia Mijangos santutxuarra beste 52 herritarrekin batera (egun hartan 52 auziperatuetako 47k jaso zuten zigorraren berri). Garcia Mijangosi 11 urteko espetxe zigorra ezarri zioten baina 2009ko maiatzaren 27an, Auzitegi Gorenak 7 urtera jaitsi zuen bere kondena.