Elantxobetarrak Santutxun

bertonaldizkaria 2016ko ots. 1a, 09:30
Argazkia: Iñigo Azkona

Egun ez dago arrainontzirik Elantxobe herriko portuan. Azkenak Anaitasuna eta Ogoño joan ziren. Baina Elantxobe beti egongo da itsasoari begira. Horren isla dira Iñigo Azkonak Makuesak proiekturako eginiko argazkiak. Gaurtik otsailaren 15era arte ikusi ahalko dira Santutxuko auzo etxe berrian (Remigio Gandasegi 2). 

Anton Goitiz Goiogana, 1951

Itsasoko gizonok ez dakigu dantzan olatuen ganean hankak ezin dira ipini, olatuak beti dabiz gure bueltan dantzan, baina portura bueltetan garanean itsasoan pentsetan pasetan doguz orduak olatuen ganean dantzan.

Testua: Xabier Enbeita