Egitarau zabala eskainiko dute beste behin Basarrate Gazte Jaiari begira

uriola.eus 2016ko mai. 27a, 07:00

Santutxuko hainbat elkarteren lanak posible egin du beste urte batez Basarrate Gazte Jaia ospatzea. Aurten ere maiatzeko azken ostiralean izango da, gaur, hilak 27, eta gazteei zuzendutako egitarau zabala eskainiko dute. Besteak beste, jolasak, tailerrak, ginkana, txokolatada eta dantzak egongo dira.

Egitaraua

- 16:30-18:30. Umeentzako jolas eta tailerrak (0-12 urte).

- 16:30-18:30. Gynkana (11-15 urte).

 

 

- 16:30-18:30. Hockey eta karate tailerrak; taloak eta Cake Pops-ak; Kajoi flamenkoa, Duy Ping Pong zein Yoyo erakustaldiak; eta puzgarriak (0-18 urte).

- 18:00-20:00. Euskal dantzak, txokolatada, dantza modernoak, zumba, Urban dance eta DJ Big Sound Boy.

- 20:00. Kapoeira.