Jaiak aurrera darrai Santutxun

uriola.eus 2016ko uzt. 14a, 09:23
Argazkia: facebook.com/BizitSantutxu

Joan den larunbatean hasi ziren Santutxuko jaiak AEK euskaltegiko eta Gaztedi Dantzari Taldeko kideen pregoiarekin. Aste honetan ere, hamaikatxo aukera izango da Basarrate plazan eta auzoko hainbat gunetan ondo baino hobeto pasatzeko. Gaur, osteguna, gazte bazkaria egongo da eguerdian; baita parrillada, garagardo estropada eta Kubatar jaia, besteak beste. 

Uztailak 14, osteguna

12:00 Xiba txapelketa Arsuagan
12:30 Aurkezpena Errepresioaren Aurkako Gida (Nola egin aurre Mozal Legeari?) Basarraten
15:00 Gazte bazkaria Basarraten
16:30 Bazkalosteko bakarrizketa Basarraten: Ane Lindane
17:30 Txorizo banaketa eta bilbainadak AROTZArekin Kirikiño egoitzaren atzealdean
18:00 Umeentzako igel txapelketa Arsuagan
19:00 Santutxuko txistulariak Kalez kale
19:00 Parrillada: txuletoi pintxoen banaketa Aranbarri plazan
19:00 Garagardo estropada eta saltxitxa banaketa Arsuagan
20:00 PlayBack txapelketa Basarraten
Atsedenaldian DENA BILBAO eskolaren erakustaldia
22:00 Kubatar jaia Basarraten: HABANA 537 taldea (+ Mojito gozoak Sierra Maestra elkartearen esku) 
24:00 Kulero eta galtzontzilo lasterketa Basarraten
 

'Hartu trena'

Santutxuko Sare dinamikako lantaldeak mobilizazioa deitu du uztailaren 15ean, ostiralean, 20:00etan, Egunkaria plazatik abiatuta. 

 

Eskubaloian 

Beltzagorri Santutxuko taldeak larunbatean, hilak 16, 11:00etan Briñas Eskolan eskubaloian jolasteko aukera eskainiko die bertaratzen diren guztiei. 

 

Futbol aretoan

Urtero legez, Stilo Kirol Klubak nesken areto futbol txapelketa antolatuko du aurten ere Santutxuko jaietan. Larunbatean izango da, uztailak 16, Briñas eskolako jolastokian. 

 

Santutxu eta Castalla, elkarren bidaide

Datorren uztailaren 16an, Grup de Danses i Cançons de Castalla taldea izango da Santutxun, Gaztedi Dantzari Taldearekin batera auzoko jaiak ospatzen.

65. urteurreneko ospakizunei jarraiki eta, urtero legez, Santutxuko jaiekin bat eginez, dantza eta musikaz bustiko du Gaztedi taldeak berriro Karmen Eguna. Oraingo honetan, ordea, ez dira bakarrik egongo; izan ere, Alacanteko Castalla herriko dantzari eta musikariak izango dira, ospakizun bikoitz honetan auzoa girotzen.

Ekitaldia Karmelo Plazan izango da, arratsaldeko 18:00etan. Gaztediko kideek euren jardunarekin bai castallatarrak bai santutxuarrak "pozik uztea" espero dute. 

@Sangutxu

facebook.com/sangutxu.santutxukojaiak

euskaldunona.com/santutxukojaiak.html

issuu.com/sangutxu/docs/16liburuxka104

[2016-07-08] Dena prest Santutxun jaiei hasiera emateko

[2016-07-08] Hemen dira Santutxuko jaiak