Transbertsalitateen eguna egingo dute larunbatean

Topatu.eus 2016ko ira. 30a, 09:01

Gazteok Eraikitzen dinamikaren baitan proposaturiko 18 proiektuei ekarpenak egitea izango da biharko egunaren helburua. Abenduan egingo diren topaketen herria eta kartela ere aurkeztuko dituzte.

Orain arte Añorgan, Usurbilen eta Errekaleorren proiektuak lantzen ibili ondotik, transbertsalitateen eguna egingo du Gazteok Eraikitzen dinamikak Bilbon. KRML espazio autogestionatuan egingo dute topaketa, 10:00etan hasita, eta 15:00etan bukatuko dute (bertan bazkaltzeko aukera egongo da).

18 proiektu dituzte jada aurkezturik, hamabi arlotan banatuta, eta transbertsalitateen egunean lantalde bakoitzak beste taldeetako proiektuei ekarpenak egitea izango da helburua. Orain arte modu batean edo bestean parte hartu dutenei bertaratzeko deia egin diete, beraz. 

Abenduaren 9, 10 eta 11n egingo dituzten topaketen herria ere jakinaraziko dute bertan, eta baita kartela ere. 

Transbertsalitateen eguneko egitaraua: 

10:00 Izen-ematea. 
10:30 Proiektuen aurkezpena. 
11:30 Arloka banatu, proiektu bakoitzari ekarpena egin gure ikuspegitik (ekarpenak, konpromisoak…). 
12:45 Atsedena eta topaketen aurkezpena. 
13:30 Lantaldeei ekarpena. 
15:00 Amaiera. Bazkaltzeko aukera egongo da.

gazteokeraikitzen.topatu.eus

facebook.com/Gazteok-eraikitzen

twitter.com/GaztEraikitzen

#GaztEraikitzen