Beti prest

bertonaldizkaria 2016ko urr. 13a, 09:10
Argazkia: ©Anek Ramos 500px.com/manuekain

Bere Nicona beti aldean darama Manu Ramosek. Alabari eskolara laguntzen dionean ere bai. Argazki mota bera egiteak aspertzen duelako, aukera berrietarako beti prest ibili ohi da. 

Zuri-beltzeko hiria eta hiritarren paisaia erretratatzeko Bilbon murgiltzen da, intsektuen ñabardura ikusezinak harrapatzeko Urduñan eta utzitako eta hustutako eraikinen ahaztura berreskuratzeko aitortu nahi ez duen lekuetan.

Manu Ramos argazkilariaren hurrengo urratsetako bat, argazkigintzan bete-betean jardutea da, “zaila den arren”. Badu argazkia eta bideoa uztartuko duen web gunea sortzeko proiektua lagun batekin.

Bitartean, batean eta bestean egindako argazkiak 500 PX plataforman eskegitzen jarraituko du: 500px.com/manuekain.