Zirkulazioa eten eta esparru publikoa okuatuko dute Menendez y Pelayo kalean

uriola.eus 2016ko abe. 15a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, ostirala, abenduak 16, 09:30etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dituzte Marcelino Menendez y Pelayo kalean, San Frantziskito eta Begoñako Errepublika kaleen artean.

Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ordezko bideak Ollerietabarrena, Ollerietagoiena eta Begoñako Errepublika izango dira.

Pasabide goratuak egiteko okupatuko dute esparru publikoa.