Bira bukaerako kontzertu "magikoa" emango du urtarrilaren 5ean Doctor Deseok

bertonaldizkaria 2016ko abe. 20a, 12:00

Taldeak bere 2016ko birari amaiera emango dio, 30 zuzeneko baino gehiago eginda eta arrakastari eutsiz. 

"Erabateko arrakasta hau ospatzeko eta euren zaleei eginiko omenaldi bezala", talde bilbotarrak bira honi bukaera eman nahi dio datorren urtarrilaren 5ean Bilboko Santana 27 aretoan izango den kontzertu "oso berezian". Ikuskizunari "Noche mágica del deseo" izena eman diote.

Doctor Deseok hainbat gonbidatu izango ditu eta "gau magikoari amaiera ezinhobea emateko", Las Tea Party arituko da, besteak beste.

Sarrerak salgai daude jada. 25 eurotan txaateldegian eta 20 eurotan aurretiaz erosiz gero. 

 

www.ticketea.com