39. Sei Izar Krosa 2017koa

bertonaldizkaria 2017ko urt. 4a, 08:59

Urtero antolatzen du Santutxuko Familien Elkarteak urtarrilaren 6an, Errege Egunean, krosa. 2017an, Sei Izar Krosa 39. ediziora helduko da. 

Haurren lasterketa 1.700 metro luzekoa da, eta 11:00etan hasiko da. Helduena 7,5 kilometrokoa da eta 11:30ean hasiko da.

Izen-ematea doakoa da.

Izena emateko; urtarrilaren 4an eta 5ean Santutxuko Familia Elkartearen egoitzan (Iturriaga kalea 55, 1. ezkerra) 19:00-21:00 bitartean, eta lasterketa egunean, urtarrilaren 6an, 9:30etik aurrera, lasterketa hasi baino 5 minutu lehenagora arte, leku berean.

facebook.com/events/1756114808047628/

[2017-01-03] Jabi Perez: "Ehundik gora boluntario dira Errege Eguna gordetzen dutenak, Sei Izar Krosean zeregina dagoelako"