Onik aurkitu dute Santutxun desagertutako adingabea

uriola.eus 2017ko urt. 3a, 09:20

Astelehenean, urtarrilak 2, adingabearen senideek salaketa jarri zuten eta geroztik, haren bila zebilen Ertzaintza. Bilboko Poliziaren twitter kontuan esan dutenez, onik topatu dute gaztea.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Yaiza Azqueta Bermejo 13 urteko adingabea astelehenean desagertu zen Santutxun. 1,72 metroko altuera du, gorpuzkera argala eta espainean 3 zentimetrotako orbana.

El Correo agerkariak kaleratutakoaren arabera, adingabeak ohar bat utzi zuen etxean alde egiteko asmoa zuela azalduz.