Aratusteak 2017

Kolorea eta mozorroak nagusi Santutxun

bertonaldizkaria 2017ko mar. 6a, 08:25

Eguraldi txarra, oso txarra iragarrita bazegoen ere, ez zen hainbesterako izan azkenean. Santutxuko auzotarrek euriarekin kikiltzen ez direla erakutsi zuten beste behin.  

Inauterietan mozorroa jantzi eta kalean lagunartean gozatzea gustuko dute santutxutarrek. Eta asteburuan horixe egin dute, ondo baino hobeto pasatzeko gogo eta umorerik falta ez delako. 

Atzoko mozorroen desfilean denetik ikusteko aukera izan zen: rokabiliak, mexikarrak, frutak, intsektuak, txotxongiloak, antinuklearrak, sovietarrak, bakeroak, indioak, Lantz herriko inauterietako pertsonaiak... ez zen ezer falta.

Iñigo Azkona argazkilaria kuadrillen artean ibili zen partaideei argazkiak egiten.