Behar zaitugu! Izan zaitez BERTON aldizkariaren babesle!

bertonaldizkaria 2017ko urt. 9a, 12:00
Mahatserriko BERTON aldizkariaren egoera ekonomikoa ez da ona. Inprentako eta banaketako gastuak handitu diren heinean jaitsi egin dira diru-laguntzak eta publizitate sarrerak. Eusteko eta aurrera egiteko irakurleen babesa behar du aldizkariak. 

Funtsezkoa du irakurleen babesa jasotzea BERTON aldizkariak. Ekarpen txikitxo bat. Urtean 25 euroko laguntza, posible den neurrian. Hori dela eta, irakurleen artean, aldizkaria hilero etxean jasotzen duten lagunen artean alegia, harpidetza kanpaina abian jarri du Behar zaitugu! Izan zaitez BERTON aldizkariaren babesle! lelopean. Irakurleen urteko kuota horiei esker, BERTON aldizkariak bere egoera ekonomikoa sendotu eta egonkortuko du. 

Kuota ordaintzeko hiru modu eskaintzen ditu aldizkariak: eskura ematea, transferentzia bidez egitea edota helbideraketa bidez egitea. Irakurleak berarentzat erosoen den modua aukera dezake. Horretarako, aldizkariarekin harremanetan jartzea aholkatzen dute BERTON-eko arduradunek, bulegora deituta edota idatzita. Kontaktuak: bilbokoaldizkariak@gmail.com eta 94 447 10 42. 
 
 
Transferentzia 
 
Transferentzia bidez kuota ordaindu nahi dutenentzat, hauek dira datuak. 
 

Titularra: BLB KOMUNIKAZIOA

Entitatea: Kutxabank. Kontu zenbakia: ES68 2095 0055 60 9109210041  

Entitatea: Laboral Kutxa. Kontu zenbakia: ES73 3035 0071 66 0710086932

 

Beste aukera batzuk 

Irakurleek aukera dute ekarpen puntuala egiteko, eta ez urteko kuota ordaintzeko, eta 25 euroren ordez nahi duten kopurua emateko, gehiago edo gutxiago. Ekarpenik ez egiteko aukera ere badute. Edozelan ere, ekarpena egiten ez duenak berdin-berdin jarraituko du BERTON aldizkaria etxean jasotzen. 

 

BERTON aldizkaria

Iturriaga 55-1.ezk

Santutxu-Bilbo 48004

94 447 10 42

bilbokoaldizkariak@gmail.com