Bilboko Udalak Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia atera du

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak

Dirulaguntza hau gurasoentzat, begiraleentzat eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE-RGI)  jasotzen dutenentzat da.

Gotzone Sagardui EAJren zinegotzi berria Bilboko Udalean

  Udal gaiak  Bilbo

Gotzone Sagardui EAJren zinegotzi berria Bilboko Udalean

Gotzone Sagarduik apirilaren 7an hartu zuen jabetzan Bilboko Udalaren Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotzi kargua.

Bilboko Udalaren eraikin nagusiak 125 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak

Apirilaren 18tik 21era bisiten ziklo berezia antolatuko da ingelesez, euskeraz eta gaztelaniaz.

PPk ezik, Udaleko gainerako taldeek ez dute nahi Hazte Oir plataformaren autobusa Bilbon

  Udal gaiak  Bilbo

PPk ezik, Udaleko gainerako taldeek ez dute nahi Hazte Oir plataformaren autobusa Bilbon

Gaitzespen irmoa adierazi diote Biboko Udalean ordezkaritza duten talde politikoek, PPk salbu, Hazte Oir plataforma "transexualitatearen aurka bultzatzen ari den kanpainari". 

Pozik agertu da Udala hiritarrek bere kudeaketari eta hiriko bizi-kalitateari egindako balorazioarekin

  Udal gaiak  Bilbo

Pozik agertu da Udala hiritarrek bere kudeaketari eta hiriko bizi-kalitateari egindako balorazioarekin

Bilbotarren %91k uste dute Bilbon "ondo edo oso ondo" bizi direla, eta hirutik bik "ontzat" jotzen dute Udalaren gestioa. Izan ere, "azken urteotako baloraziorik handienetakora iritsi da Udala".

Benita Asas izena jarri dio Udalak kale bati

  Udal gaiak  Deustualdea

Benita Asas izena jarri dio Udalak kale bati

Memoria Historikoaren 52/2017 Legea aplikatu eta Benita Asas irakasle eta sufragista omentzeko jarri diote bere izena orain arte Eusebio Garcia Alonso izan den San Inazioko kaleari. Inaugurazio ofiziala eguerdian izango da.

Hutsik dauden etxebizitzen inbentarioa egiteko proba pilotua abiaraziko du Udalak

  Udal gaiak  Bilbo

Hutsik dauden etxebizitzen inbentarioa egiteko proba pilotua abiaraziko du Udalak

Hutsik dauden etxebizitzen egoera aztertu eta errentan ematea posible den ikertzeko Bilboko bost auzotan jarriko du martxan Udalak esperientzia pilotua.

EH Bilduk eztabaidagunea eratzeko eta kale-izendegian aldaketa gehiago eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak

Bilboko Udalak antzinako zirgariak gogorarazi nahi ditu, Olabeaga eta Abandoibarra inguruak lotzen dituen kaleari euren izena jarrita; orain arte Alfonso Churruca kaia izan zena Zirgariak kaia izango da, memoria Historikoaren legea aplikatuta. Kalea atzo goizean inauguratu zuten. EH Bilduk kale izendegian aldaketak jarraitzea eskatu du eta prozesua bertan behera ez uztea, koalizioak eztabaida gune bat […]

Olabeaga eta Abandoibarra lotzen dituen kaia Zirgarien Kaia deituko da aurrerantzean

  Udal gaiak  Bilbo

Olabeaga eta Abandoibarra lotzen dituen kaia Zirgarien Kaia deituko da aurrerantzean

Memoria Historikoaren 52/2017 Legea aplikatu eta antzinako zirgariak omentzeko aldatu diote izena Alfonso Churruca Kaia zenari.

Hil da abenduan trenak Zorrotzan harrapatutako bigarren emakumea

  Udal gaiak  Zorrotza

Hil da abenduan trenak Zorrotzan harrapatutako bigarren emakumea

Abenduaren 8an Zorrotzako FEVEko trenbidea zeharkatzen ari zirela trenak bi emakume harrapatu zituen pasagunean. Istripua izan eta biharamunean zendu zen lehenengo biktima, eta gaur eman du jakitera Bilboko Udalak bigarrena hil dela.

Kaleak garbitzeko makinen inguruan Udal Gobernuak informazioa ezkutatu duela salatu EH Bilduk

  Udal gaiak  Bilbo

Kaleak garbitzeko makinen inguruan Udal Gobernuak informazioa ezkutatu duela salatu EH Bilduk

Asteleheneko agerraldian Ricardo Barkala zinegotziak kale-garbigailuen berri eman zuenean, "ez zuen esan pertsona bat harrapatu eta hil zuen makinak ez zeukala soinu alarmarik". "Segurtasunagatik", alarmarik ez daukaten makinak oinezkoentzako bideetan ez ibiltzea eskatu du Izaskun Guarrotxena EH Bilduko ordezkariak. 

Udalbatzak elkartasuna adierazi dio Arantza Zuluetari, eta isolamendutik ateratzea eskatu du

  Udal gaiak  Bilbo

Udalbatzak elkartasuna adierazi dio Arantza Zuluetari, eta isolamendutik ateratzea eskatu du

Ohi bezala, hileroko Udalbatzarreko Osoko bilkuran hainbat gai jorratu dira. Besteak beste, Arantza Zulueta preso bilbotarraren egoera, ikasteko espazio falta edota 2020ko Eurocopan euskal federazioek jokatzeko aukera. 

Gordonizko zubitik Iralara arteko 35.000 metro karratuko eremuaren urbanizazioa 10 hiletan gauzatuko da

  Udal gaiak  Bilbo

Gordonizko zubitik Iralara arteko 35.000 metro karratuko eremuaren urbanizazioa 10 hiletan gauzatuko da

FEVEren errailak lurpetik bideratu ostean, Gordonizko zubia eta Iralara bitartean, 35.000 metro karratuko eremua espazio publikorako berreskuratuko da eta Basurtu, Errekalde eta Irala auzoak berriro lotuta geratuko dira. Gobernu Batzordeak gaur onartu du eremua urbanizatzeko proiektua. Proiektua gauzatzeko 10 hilabeteko epea dago eta aurrekontua 5,2 milioikoa izango da.

PPk atzera egin arren, Goazen Bilbao taldeak Zumalakarregi kale-izendegitik kentzeko eskatuko du

  Udal gaiak  Bilbo

PPk atzera egin arren, Goazen Bilbao taldeak Zumalakarregi kale-izendegitik kentzeko eskatuko du

1835ean Bilbo sitiatzeko agindua eman zuen pertsona izateagatik, Zumalakarregi etorbidearen izena aldatzeko proposamena aurkeztuko du Goazen Bilbao taldeak urtarrileko Udalbatzarrean. 

Lurzoru klausulei buruzko kontsultek gora egin dute Bilbon

  Udal gaiak  Bilbo

Lurzoru klausulei buruzko kontsultek gora egin dute Bilbon

Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Gorenaren abenduaren 21eko epaiaren ostean, gora egin dute Kontsumitzaileentzako Informazio Bulegoan (KIUB) lurzoru klausulei buruzko kontsultek. Izan ere, epaiak klausulen itzulketaren atzeraeragina ezarri du. 

Bilboko Udalbatzarrak 2017ko ekitaldirako aurrekontua onartu du

  Udal gaiak  Bilbo

Bilboko Udalbatzarrak 2017ko ekitaldirako aurrekontua onartu du

2017ko kontuak 527,9 milioi eurokoak dira, 2016an baino %3,6 gehiago, "Bilbo haziz joan dadin", Aburto alkatearen esanetan. EH Bilduk, Udalberrik eta Goazen Bilbaok ez dute uste aurrekontu parte-hartzaileak direnik ez hiritarren beharrizanei erantzuten dietenik. 

Jesus Insausti 'Uzturre' plaza berritzeko lanak lizitatu ditu Udalak

  Udal gaiak  Uribarri

Jesus Insausti 'Uzturre' plaza berritzeko lanak lizitatu ditu Udalak

Matiko auzoan kokatuta dagoen Jesus Insausti 'Uzturre' plazaren eraberritze-lanak kontratatzeko lizitazioa onartu zuen atzo Udalak, Gobernu Batzordearen bileran.

Deustuko Kanala zabaltzeko lanak 2017ko maiatzean hasi eta urtebetera amaituko dira, Udalaren arabera

  Udal gaiak  Deustualdea

Deustuko Kanala zabaltzeko lanak 2017ko maiatzean hasi eta urtebetera amaituko dira, Udalaren arabera

Canal de Deusto aldi baterako enpresa-elkartearekin zuen kontratua amaitutzat eman ostean, gaur Bilboko Udalak onartuko du Deustuko Kanala irekitzeari amaiera emateko obren kontrataziorako lizitazioa. Proiektua faseka egingo dute, obrak egiteko denbora "ahalik laburrena izateko". Aurreikuspenen arabera, behin obrak hasita, "proiektua amaitzeko ustezko epea 12 hilabetekoa da". 

Miribilla kalea oinezkoentzat osorik egokitzeko lanetan

  Udal gaiak  Bilbo

Miribilla kalea oinezkoentzat osorik egokitzeko lanetan

Azaroan hasi ziren obretan saneamendu-sarea ere osorik berritu, argiak kanalizatu eta hiri-altzariak jarriko dira berriro. Banku berriak eta hamaika zuhaitz berri ere ipiniko dira.

"Eskari guztiei erantzuteko" Udalak 940.000 euro gehiago bideratuko ditu Gizarte Larrialdietako Laguntzara

  Udal gaiak  Bilbo

"Eskari guztiei erantzuteko" Udalak 940.000 euro gehiago bideratuko ditu Gizarte Larrialdietako Laguntzara

Diru-kopuru handiagoa bideratuta, Gizarte Larrialdietako Laguntza (GLL) jasotzeko aurkeztutako "eskari guztiei erantzutea" dago aurreikusita. Laguntza jasotzeko "baldintzak betetzen dituzten guztiek jasoko dute laguntza hori eta inor ez da kanpoan geratuko", Udaleko ordezkarien esanetan.